Eskoriatza
'Iturburuen ibilbidea' gidatuko du bihar Xixilio Agirianok toponimo eta tradizioekinEl Diario Vasco
eskoriatza.
Ostirala, 10 urria 2025, 20:16
Udalak herriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatu duen Aste Berdearen baitan natura eta kultura lotzen dituen jarduera bat izango da bihar domekan, urriak 12. 'Iturburuen ibilbidea' izenburuarekin mendi ibilaldi bat antolatu dute. Herriko plazatik abiatuko da goizeko 9.00etan, eta ibilbide honetan, Karoi baserriko Xixilio Agirianok iturburuez gain, tokiko toponimia aberatsa ere erakutsiko du: herriaren tradizio eta bizimoduekin oso lotuta dauden eta belaunaldiak markatu dituzten antzinako izenak.
Hurrengo ostegunean, urriaren 16an, berbaldia izango da Ibarraundi museoan 18.30etan Pedro Lasagabaster Armandarizen eskutik. Bera Eskoriatzan sortu berria den Iris Lasagabaster Fundazioko biologoa da, eta 'konponbide txikiak biodibertsitatearen krisiaren aurrean: Tximeleten oasiak' gaia izango du hizpide.
Biodibertsitatea larrialdi gorrian dagoen honetan, natura eta haren aniztasuna babesteko helburuz jaio da Iris Lasagabaster Fundazioa. Hizlariak krisialdi honen berri emango du, baita horri aurre egiteko burutu daitezkeen hainbat ekimen aurkeztu ere. Tortolis ludotekak ere parte hartuko du Aste Berdean. Haurrek tximeleten gaineko eskulanak egingo dituzte eta hitzaldian erakusgai jarriko dituzte.
Tatuaje tailerra
Gaur larunbata, arratsaldeko 17:00etatik aurrera tatuaje tailerra egingo da gaztelekuan gazte eta nerabeei tatuajearen jakin beharrekoak erakusteko.
Europeo de kenpo
Seis deportistas del club de karate Atama de Eskoriatza han sido seleccionados para formar parte de la selección estatal que acudirá al próximo campeonato de Europa de Kenpo, que se celebrara del 28 de octubre al 02 de Noviembre en la localidad de Bolaños de Calatrava, Ciudad Real (Castilla La Mancha).