Eskoriatza
Hitzordu hirukoitza izango da asteazkenean Aste Zapatistaren eskutik
Secciones
Servicios
Destacamos
Eskoriatza
Hitzordu hirukoitza izango da asteazkenean Aste Zapatistaren eskutikA. Urbieta
Eskoriatza
Martes, 10 de junio 2025, 20:23
Aste Zapatistaren 25. edizioa aurrera doa Eskoriatzan Eskozapen eskutik, eta asteazkenean hitzordu hirukoitza izango da egitarauaren barruan. Hala, 17:00etan Jose Arana egoitzakoekin udaberriko paseoa egingo dute herriko trikitilariak lagunduta. Ondoren, 18:00etan, Alaitzen taldea ariko da Gernika plazan. Eta eguneko egitaraua ixteko, 19:30ean Zaldibar Antzokian 'Euskaldunen jatorria, historia eta irria' antzezlana ikusteko aukera izango da, Txikiren eskutik. «Euskaldunen benetako jatorria, kultura, historia umorezko bakarrizketa antzeztu honen bidez kontatua. Gure euskara, herria eta kulturaren bizi iraupena ezagutzeko garaia da. Gure historian barna bidaiatzeko aukera originala, antzezlan umoretsu honen bitartez. Big Bangnetik hasita gaur arte: Nire aitaren kobazuloa defendatuko dut lehen euskal pintadetatik, euskalduna naiz eta furgoneta daukat leloraino». Halaxe aurkezten du egileak bakarrizketa baino harago doan lana, umorea, historia, kantuak, musika, 3D efektuak, karaokea eta euskal pertsonaia ezberdinen imitazioa uztartzen dituena.
Ostegunean, berriz, lau hitzordu izango dira Aste Zapatistaren barruan. Hasteko, goizeko 9:00etan Luis Ezeiza eskolan 'Beste mundu bat posible da' Yurrerekin solasaldia. 17:00etan plazan haurrentzat gozo-eltze mexikarra izango dira eta 18:00etan leku berean, Nai malabaristaren 'Tik tak' ikuskizuna. «Nai publikoaren parte-hartzea beharko du gehien gustuko duena egiteko: malabareak. Ikuskizun honetan denborarekin eta irudimenarekin edozein gauza lortu dezakegula ikasiko dugu», iragarri dute.
Eta, 19:30ean, Txoko Feministan, musika emanaldia Haize taldea eta Blueskonekin, eta Palestinaren aldeko gazta porra.
Ostiralean musika izango da osagai nagusia, baina ez bakarra 18:00etan, kultura etxean, makrame tailerra ere egingo baitute ere Carla Arrue artisauaren eskutik. 19:30etik aurrera, berriz, Fernando Eskoriatza plazan, Julene eta Unai, Zaunka, Kontrakorde eta Etsaiak Eroak taldeen kontzertuak izango dira.
Egitaraua ixteko, egitarau potoloa prestatu du Eskozapek zapatura. Goizeko 11:00etan artisau eta bigarren eskuko azoka zabalduko da. 13:00etan txupinazoa jaurtiko da eta 14:30ean herri bazkari mexikarrari emango zaio hasiera. Bazkalostean txontxogiloak izango dira 'Las aventuras de Martín el Caracol', eta 17:00etan, tTxapel mexikar jaurtiketa; 'Beste mundu bat posible da' lehiaketaren sari banaketa eta zozketa zapatista. Egunean zehar Burrunbazale Txaranga ariko da giroa alaitzen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Rioja
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.