Borrar

Eskoriatza

«'Haixe Bolada', musika, parte-hartzea eta kultura ospatzeko eguna izango da»

Kaleak soinu, erritmo eta kolorez betetzea nahi dute bihar Ad Libitum elkarteko antolatzaileek

M. G.

ESKORIATZA.

Osteguna, 16 urria 2025

Comenta

'Haixe Bolada' handi batek astinduko ditu bihar Eskoriatzako kaleak. «Iazko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, musika, parte-hartzea eta kultura ospatzeko eguna izango da berriz ere kaleko musikarien jaia» Ad Libitum musika elkarteko antolatzaileen esanetan.

Helburua argia da: musika kalera atera, parte-hartzea sustatu eta kultura bizia ospatzea Eskoriatzako kaleak soinu, erritmo eta kolorez betez.

Egun osoan zehar izango dira emanaldiak, kalejirak eta elkarlanak, bai bertako musikariekin, baita inguruko gonbidatuekin ere. Eguerdiko 13:00etatik aurrera emango diote hasiera egitarauari Elen's River Dixieland Band-eko partaideek. New Orleanseko doinu dantzagarrien bitartez eta inprobisazioa oinarri,erritmo bizi eta alaiak eskainiko dituzte.

Arratsaldean, txarangek hartuko dute erreleboa: 18:30ean hasi eta ilunkera arte, Latuna Bando eibartarrak eta Ad Libitum anfitrioiak arituko dira herriko kaleak girotzen.

Egitasmoak irekia izaten jarraituko du, adin eta gustu guztietarako proposamenekin. «Haixe Bolada ez da soilik musika jaialdi bat; topagune bat ere bada, non jendeak kalean musika eta bizitza partekatzen dituen» azaldu dute antolatzaileek.

Antolakuntza lanetan Ad Libitum Musika Elkarteko kideak aritu dira, Eskoriatzako Udalaren zein tokiko hainbat tabernen laguntzarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «'Haixe Bolada', musika, parte-hartzea eta kultura ospatzeko eguna izango da»

«'Haixe Bolada', musika, parte-hartzea eta kultura ospatzeko eguna izango da»