Borrar

Eskoriatza

Eskoriatza Kirol Elkarteak bere eguna ospatuko du bihar ekitaldi ugarirekin

Kirola eta musika oinarri, Fernando Eskoriatza plazan eta Manuel Muñoz kiroldegian egingo dituzte ekintzak

A. U.

ESKORIATZA.

Jueves, 29 de mayo 2025, 19:59

Eskoriatza Kirol Elkarteak bere eguna ospatuko du larunbat honetan, beste urte batez, aurtengoa berezia izango bada ere. Egun osoko egitarau berezia prestatu dute biharko, kirola eta musika oinarri izango dituena, eta elkartearen jarduera ezagutzera emateko balioko izango duena. Ekintzak Manuel Muñoz kiroldegian eta Fernando Eskoriatza plazan gauzatuko dira.

Hala, egitaraua goizeko 09:00etan irekiko da kiroldegian abiatuko den areto futboleko topaketarekin. Haren ostean, 12:30ean, beteranoen saski partiduak jokatuko dira bertan. Jaiaren hasiera ofiziala, dena dela, 11:00etarako dago iragarrita plazan. Ordu horretan irekiko dira txosnak udaletxeko arkupean eta 22:00etara arte egongo dira zabalik. Goiz guztian zehar, 12:30etik 14:00etara bitartean, vintage arropa salmenta ere egongo da.

12:00etatik aurrera, zumba saioak izango dira plazan eta 13:30erako sokatira taldeko beteranoen aurkezpena iragartzen dute.

Goiz mugituaren ostean, indarrak berreskuratzeko paella erraldoia egongo da 14:30ean. Festak bazkalostean jarraituko du. 16:00etan sokatira txapelketaren txanda izango da, 18:00etan saskibaloi jolasak hasiko dira eta 19:00etarako parrillada dago iragarrita. Egunari behar bezalako amaiera emateko, DJ Hugo ariko da musika jartzen 20:00etatik 22:00etara.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eskoriatza Kirol Elkarteak bere eguna ospatuko du bihar ekitaldi ugarirekin