Borrar
XZTB jardunaldien egitarauaren aurkezpenean parte hartu zuten entitate desberdinetako ordezkariak.

Bergara

'Zientzia eta Teknologia Kuantikoa, Bergarako ZTB jardunaldien gaia

Urriaren 29tik azaroaren 19ra, erakusketak, hitzaldiak, ikastaroak edota mahai inguruak eskainiko dira adin guztietarako

A. Mariezkurrena

Bergara

Larunbata, 18 urria 2025, 21:10

Comenta

Bergarako Udalak, elkarlanean aritu diren eragileekin batera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) jardunaldien aurtengo egitaraua aurkeztu du Laboratorium Museoan.

Bertan, Bergarak historian zehar zientziarekin eta honen dibulgazioarekin izan duen lotura gogorarazi dute aurkezpeneko parte hartzaileek. Aldi berean zientzia eta teknologia kuantikoaren garrantzia ipini da balioan. Hilaren 29an zabalduko den 'Ikuspegi kuantikoak' erakusketak eta Seminarixoan egingo den inaugurazioak emango die hasiera aurtengo ZTB jardunaldiei. Erakusketak, «gure pertzepzio zuzenetik at dagoen azken esentzia duen mundu baten aurrean sortzen diren kontraesanak eta zalantzak aztertzen ditu», nabarmendu dute. Sei pantailako instalaziobaten bidez, publikoak gogoeta eragiten duen eduki hezitzailean barneratzeko aukera izango du, kuantikaren funtsezko kontzeptuak ulertzen laguntzen duten edukiak.

Are gehiago, egitarau zabalaren barruan, azaroaren 3an, Fernando Baptistak 'Infografia zientifikoaren esploratzailea' aurkeztuko du Aroztegi aretoan. Society for News Designek munduko diseinatzaile onena izendatu du Baptista aurten.

Markel Azkargorta alkate orde eta Hirigintza eta Garapen Zinegotziak nabarmendu du aurtengo ZTB jardunaldien helburua publiko orokorrari eta gazteei kuantikaren mundua gerturatzea eta piztea dela: «Nabarmendu nahiko nuke ezagutza ez dela soilik adituentzat. Gure helburua da ezagutza herritar guztiengana iristea, modu erakargarrian eta ulerterrazean. Horregatik, ZTBren egitaraua gai ezberdinen inguruko jarduerez osatuta dago: gazteentzako tailerrak, helduen-tzako hitzaldiak, erakusketa interaktiboak, eta abar». Izan ere, herritar guztiei modu ulerterrazean eta erakargarrian partekatzeko espazioak eskaintzea da ZTB jardunaldien helburua.

Jardunaldi hauek komunitate zientifikoaren, enpresa sektorearen eta hezkuntza erakundeen elkarlanaren fruitua dira eta, besteak beste, arlo ezberdinetako profesionalak zango dira protagonistak: Juan Ignacio Pérez Iglesias (Eusko Jaurlaritzako Zien-tzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua); Clara Montero (Tabakalerako kultura zuzendaria); Ricardo Díez (Donostia International Physics Center – DIPC); Arantzazu García Lekue (DIPCko ikertzailea); Fernando G. Baptista (National Geographic); Sara Barja (Ikerbasqueko iker-tzailea); Ane Bordagaray eta Jon Mattin Matxain (EHUko ikerlariak); Begoña Lashayas (Mondragon Unibertsitatea); Jesús Ugalde (EHUko katedraduna); Xabier Aizpurua (BasQ – Basque Quantum zuzendari zientifikoa) eta Ane Blazquez eta Asier Mongelos (Ikerlan)

ZTB jardunaldiak

Bergarak historian zehar, eta bereziki XVIII. mendean, Errege Seminarioaren bitartez, zientziarekin eta haren dibulgazioarekin lotura handia izan du. Garai hartan Europako berrikuntzak Bergarara ekarri, aztertu eta herritarren artean zabaltzen zituen, ilustrazioaren ildoei jarraituta.

XIX. mendean ere Errege Seminarioa lehen mailako hezkuntza eta ikerketa zentroa izan zen Euskal Herrian, eta oso garrantzitsua estatu espainiarrean. Izan ere, XIX. mendean Errege Seminarioan Eskola Industriala jarri zen, ingeniariak formatzeko. Ingeniarien eskola hau bakarra zen Euskal Herrian. Estatu espainiarrean soilik lau zeuden 1850. urtean. Ordutik ez da hari hori eten, eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren dibulgazioan lanean jarraitu du Bergarak. Esaterako, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza, ZTB jardunaldien bitartez. Zientzia, teknologia eta berrikuntza esparru guztietan gizarteratzea eta sustatzea da helburua. Ezezaguna askotan, baina hiru gai horiek eragin zuzena dute gure bizitzetan, eta horregatik, beharrezkoa da jende guztiari zientzia gerturatzea, nolabait zientzian barneratzea.

Jardunaldiok 'IKT astean' dute jatorria. Ondoren, eta 2015ean Laboratorium Museoa zabaltzearekin batera,Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza jardunaldiak antolatzen hasi zen Bergarako Udala Laboratoriumekin elkarlanean. 'IKT astearen' hasierako helburua eskualdeko enpresen artean berrikuntza teknologikoari buruzko ezagutza zabaltzea zen.

Hortik abiatuta, eskaintza programa handituz joan da, eta parte-hartzaileak eta espezializazioak biderkatzen. Egun ZTB jardunaldietan askotariko diziplinak lantzen dira, formatu ani-tzetan, publiko desberdinari bideratuta eta erakunde zein eragile desberdinen eskutik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Zientzia eta Teknologia Kuantikoa, Bergarako ZTB jardunaldien gaia

'Zientzia eta Teknologia Kuantikoa, Bergarako ZTB jardunaldien gaia