Borrar
'Francesco Pasqualeren bosgarren arima' liburuaz hitz egingo du. DV

Arrasate

Unai Elorriagak saio irekia emango du ostegunean Udal Bibliotekak gonbidatuta

El Diario Vasco

arrasate.

Ostirala, 14 azaroa 2025, 20:00

Comenta

Aurtengo euskarazko Euskadi Literatura Saria, Unai Elorriaga, izango da Arrasaten azaroaren 20an. Idazle algortarra gonbidatu du Udal Bibliotekak 'Francesco Pasqualeren bosgarren arima' (Susa argitaletxean iaz kaleratuta) liburuari buruz hitz egitera.

Idazlearekin Alex Gurrutxaga saioaren ohiko dinamizatzailea egongo da eta bertan taldea osatzen duten 25 lagun inguru bilduko dira.

Dena dela, saio hau irekia izango da edozein herritar hurbildu nahi bada, halere, beti da mesedegarria liburua aurretik irakurtzea.

Unai Elorriaga (Algorta, 1973) filologoa da eta irakasle lanetan aritzen da. Bere ibilbidean hainbat nobela eta lan argitaratu ditu, tartean 'SPrako tranbia', 'Van't Hoffen ilea', 'Vredaman', 'Londres kartoizkoa da', 'Iazko hezurrak' eta Iturria. Haur eta gazte literaturan, antzerkian eta komikian ere lan egin du, baita zenbait itzulpen ere.

Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak zazpi Euskadi Literatura sari banatzen ditu. Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du, eta 4.000 euro gehiago lan saritua beste hizkuntza batean argitaratuz gero. Elorriagak azaroaren 26ean jasoko du saria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Unai Elorriagak saio irekia emango du ostegunean Udal Bibliotekak gonbidatuta

Unai Elorriagak saio irekia emango du ostegunean Udal Bibliotekak gonbidatuta