Borrar
Maritxu eguneko kartela. DV
Arrasate

Maritxu Kajoi 'nobenaixuak' San Andres auzoko jai batzordea omenduko du

Asteartea, 27 iraila 2022, 00:08

Comenta

Maritxu Kajoi egunerako aste bi baino gutxiago falta denean (urriaren 7 ospatuko da) ohi bezala 'nobenaixoa' egingo da jai honen atarian. Irailaren 30ean izango da, 18.30etik aurrera. Aurten, San Andres Auzoko Jai Batzordea omenduko dute. Herrian egin duen eta egiten duen lan danagitik jasoko du Enbutu preziatua. Maritxupean, eta, urteroko lez, primerako ardoa eta gazta probatzeko aukera egongo da.

Azken hiru urteotako etenaldiaren ostean «biziberrituta dator Maritxu, lagun artean ondo pasatzeko goguak ez direlako azken hiru urteotan desagertu» adierazi dute Maritxu Kajoi Komisiñotik. Bi aste ere ez dira falta «urteko egun dotoreenaz gozatzeko, eta heldu da armairuak zabaldu, hautsa kendu eta atera bharrekoak ateratzeko ordua».

Dotorezia, umorea eta aldarrikapena uztartu dira aurten ere Maritxu Kajoi egunean, eta «dagoeneko prest daukagu dana» diote Komisiñotik.

Ane Agirre eta Miren Barrenetxeak diseinatu dute kartela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maritxu Kajoi 'nobenaixuak' San Andres auzoko jai batzordea omenduko du

Arrasate: Maritxu Kajoi 'nobenaixuak' San Andres auzoko jai batzordea omenduko du