Borrar
Urgente Asesinan a una congresista demócrata y a su marido en su casa y disparan y dejan herido a un senador en Minnesota

Arrasate-Mondragón

Maialen Lujanbioren 'rr_6 erre(AH)ala' errezitaldia ostegunean Musika Eskolan

Emakume Txokoaren egitarauaren baitan eskainiko du bertsolari hernaniarrak

El Diario Vasco

Arrasate-Mondragón

Lunes, 12 de mayo 2025, 19:47

Maialen Lujanbioren 'rr_6 erre(AH)ala' errezitaldia antolatu du Emakume Txokoak ostegun honetan, maiatzaren 15ean, Juan Arzamendi Musika Eskolako Auditorioan. 19:00etan izango da eta sarrera doakoa da aforoa bete arte.

Honela definitzen du errezitaldia Maialen Lujanbiok: «RR, hitzen performantzea da. Hitz esanak eta kantatuak, ahozkoak eta idatziak, ikusteko eta entzutekoak. RR emanaldiak, lengoaia du lehengaia, eta hura oretzen eta maneiatzen du forma desberdinetan garaiko gaiez jarduteko».

Maialen Lujanbioren eztarritik, errezitaldi poetiko-bertso-performatibo-irakurri ikus-entzutekoa da RR. 2018an RR emanaldiekin hasitako bidean, hi-tzak performatze ariketa honen 6. aldaera sortu du Maialen Lujanbiok 'rr_6 erre(AH)ala azpitituluarekin'. Arrasaten, Emakume Txokoaren egitarauaren baitan eskainiko du, garaian garaiko gaien inguruan hitzez eraikitako errezitaldia.

Banda, Musakolan

Bestalde, datorren eguenean San Isidro eguna dela eta, Musakolako Jubilatuak antolatuta, Arrasate Musikaleko Bandak kontzertua eskainiko du auzoko jubilatuen egoitzaren aurreko parkean eguerdiko 12:30ean.

Emanaldi honetan dantza egiteko aproposak diren piezak joko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maialen Lujanbioren 'rr_6 erre(AH)ala' errezitaldia ostegunean Musika Eskolan

Maialen Lujanbioren 'rr_6 erre(AH)ala' errezitaldia ostegunean Musika Eskolan