Arrasate
Jostailu Truke merkaturako bilketa gaur arratsaldean hasiko da Arimazubi plazanEl Diario Vasco
arrasate.
Asteazkena, 19 azaroa 2025, 20:14
Aurten 22 urte beteko dituen Gabon aurreko Jostailu Truke Merkaturako jostailuak jasotzeari gaur ostegunean ekingo dio Txatxilipurdi elkarteak. Jostailuak osorik eta egoera onean egon beharko dira, parte hartuko duen edonori jasotzea gustatuko litzaiokeen bezala.
Jasoketa egiteko egun, ordu eta guneak hauek izango dira: gaur osteguna azaroak 20, Arimazubi plazan, 17;00-18:00 bitarte; bihar ostirala 21, Biteri plazan, 17:00-18:00; etzi larunbata 22 Txaetako parkean 12:00-13:00; hurrengo osteguna 27 Santamarina ludotekan, 17:00-18:00; ostirala 28 Usaetxe plazan 17:00-18:30; larunbata 29 Arimazubi plazan 12:00-13:30; abenduak 2 Euskal Herria plazan, 17:00-18:30; abenduak 3, Santamarina ludotekan,17:00-18:30, eta abenduak 4 Biteri plazan, 17:00-18:30.
Ordutegi edo gune hauetara jostailuak eraman ezin dituztenentzat 09:00-13:00 bitartean Txatxilipurdiko bulegora eramateko aukera egongo da.
Txatxilipurdiko baloreei jarraiki, indarkeria sustatzen duten jostailuak ez dira onartuak izango ez eta jarrera sexista erakusten dutenak ere. Berdintasunari eta tratu onei, beste hainbat baloreen artean, garrantzi handia ematen baitiegu.
Jostailu guztiek balio berdina izango dute eta hauen truke, txartelak banatuko dira jasoketa puntuetan. Zenbat jostailu hainbat txartel.
Abenduaren 13an, Jostailu truke eguna ospatuko da 11:30etik 13:30ak bitartean Seber Altube plazan egongo den karpan. Txartel bakoitzeko jostailu bat trukatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.