Borrar

Arrasate

Jolasteko materialak eta jostailuak berbagai abenduko saioan Magala espazioan

Itsaso Pagoaga adituak haurrak jolasteko zer behar duen azalduko du abenduaren 4an espazio pedagogiko honetan

El Diario Vasco

arrasate.

Osteguna, 20 azaroa 2025, 20:04

Comenta

Materialen eta jostailuen ingurukoa izango da Aizmendi Ikastolako Uribarri guneko Magala espazioko hurrengo saioa. 'Zer behar du haurrak jolasteko? Materialen eta jostailuen haritik tiraka' gaia izango du hizpide Itsaso Pagoaga adituak abenduak 4an, osteguna, arratsaldeko 17:30ean hasita.

Saioa euskaraz izango da eta bertan parte hartzeko, ahal izan ezkero, hurrengo estekan izena aurrez ematea eskatzen da

Magala familientzako espazio pedagogiko bat da, estalia eta 0-2 adin tarterako egokiak diren material eta baliabideez hornitutakoa. Arizmendiko familientzat, zein Leintz Bailarako herritarrentzat hitzaldiak, formazioak, tailerrak, akonpainamendua eta aholkularitza ematen dira bertan. Astelehenetik ostiralera goizeko 09:00etatik 16:30era bitartean eskaintzen den doako zerbitzua da.

Gazatainerre Eguna

Bestalde, Arrasate Herri Eskolak gaztainerre eguna ospatuko du gau ostiralean, azaroak 21, Guraso Elkarteak antolatuta. Arra-tsaldeko 16:30ean Biterin elkartuko dira eta gaztainak eskolako hiru guneetako haurrei banatuko dizkiete. Horrez gain, kamisetak, jertseak eta materiala erosteko aukera egongo da, eta Shane Curley eta Azkaiter Pelox musikariek girotuko dute jaia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Jolasteko materialak eta jostailuak berbagai abenduko saioan Magala espazioan