
Arrasate-Mondragón
«Inoiz baino indartsuago» dator Udalatx mendi lasterketa 400 korrikalarirekinSecciones
Servicios
Destacamos
Arrasate-Mondragón
«Inoiz baino indartsuago» dator Udalatx mendi lasterketa 400 korrikalarirekinKepa Oliden
Arrasate-Mondragón
Miércoles, 9 de abril 2025
«Inoiz baino indar handiagoarekin» dator IX. Udalatx Mendi Lastekerta, eta igandean 400 korrikalari –iaz baino 50 gehiago– abiatuko da herriko plazako irteera puntutik goizeko 10:00etan.
Mondraitz Kirol Klubeko antolatzaileen esanetan, emakume parte-hartzaileen kopurua inoizko altuena da, zehazki 63, baita herriko korrikalariena ere, 138 parte-hartzaileekin.
Lasterketak urtetik urtera gero eta harrera hobea du, eta ildo honetan lasterketak bere izaera mantendu nahi du. Honela, aurtengo ediziorako Mondraitz Kirol Klubeko kideek aurreko urteetako edizioak izan dituzten osagai nagusiak mantenduko ditu. Hala ere, berritasunekin dator edizio hau.
Aurtengo mendi lasterketan berrikuntza gisa, parte-hartzaileak zozketa bidez hautatu dira. Guztira, 874 lagunek eman dute izena zozketan parte hartzeko, eta 400 pertsonek lortu dute aukera, iaz baino 50 gehiagok.
Antolatzaileek azpimarratu dutenez, 198 lasterkari bailarakoak izango dira, eta hortik 138 arrasatearrak. Gainontzeko lasterkariak, Euskal Herriko txoko ezberdinetako lasterkariak dira gehienbat.
Lasterketak hemendik kanpo dukan oihartzunari esker, Alacant, Asturias, Barcelona, Burgos, Errioxa, Leon, Girona edo Madrileko lasterkariek parte hartzen dute froga honetan.
Emakumezkoen presentzia desorekatua den arren, urtetik urtera presentzia handituz doa, eta aurten 63 emakumezko izango dira irteera puntuan, inoizko kopuru handiena.
Lasterketa irabaztera deituak dauden izenen artean, emakumezkoen artean, Arrasaten txapela jantzi duten Oihana Kortazar eta Onditz Iturbe izango dira irteeran. Dena den, Garazi Abasolo, Ane Zabala edo Oihane Sarasketa aurreko postuen lehian ibiliko direla espero da.
Gizonezkoen artean, lehia estua aurreikusten da Ibai Larrea, Aritz Egea eta Dimas Pereira Asturiarraren artean. Aurreko postuen lehian, Mikel Zabalegi, Imanol Goñi, Jakatik datorren Dani Izquierdo eta Asier Azkarate arrasatearra aurreikusten dira.
Irabazleak, emakumezko zein gizonezkoen kasuan, txapela, garaikurra eta 500 euroko saria eramango ditu. Horretaz gain, eta urtero bezela, beteranoen kategoriako saria ere izango da emakumezko eta gizonezkoen kasuan eta lehen arrasatearrek saria izango dute. Eta azkenik, antolakuntzarako berezia den Joseba Iglesias saria izango da, Udala eta Udalatx tontorreko igoera azkarren egiten duten emakumezko eta gizonezkoarentzako. Aurreko urtean bezela, errekor gainsaria ere izango da, orain arte erregistratuta dauden denborak hobetzen dituen lasterkariarentzako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.