Borrar
Ane Labakak bihar aurkeztuko du bere poema liburua JAMEn. DV

Arrasate

'Hezur berriak' bertso saio musikatua Ana Labakaren liburua auzkezteko bihar

El Diario Vasco

arrasate.

Asteartea, 21 urria 2025, 20:37

Comenta

'Hezur Berriak' bertso saio literarioa musikatua antolatu du Emakume Txokoak bihar ostegunean Juan de Arzamendi Musika Etxeko Auditorioan 19:00etan.

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak 'Hezur berriak' poesia liburuaren aurkezpen saio berezia egingo du Amaia Agirre, Onintza Enbeita eta Jone Uria bertsolarien eta Ines Osinaga musikariaren laguntzarekin.

Saioan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira.

Ane Labakak 'Hezur berriak' (Susa, 2025) poesia liburua plazaratu du aurten. Bertan, ama izan aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.

'Hezur Berriak' poema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatuta eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu. Ane Labakaren liburua abiapuntu, eta egilearen hitzetan, saioak, beraz, aukera bat izan nahi du ama diren bertsolariekin batera hori dena oholtza gainera eramateko.

Saio ederra eskainiko dute, elkarrekin, poesia, bertsoak eta musika baliatuz, amatasunen bizipenak eta ertzak guztiokin partekatzeko.

Galder, Kooltur Ostegunean

Bestalde, bihar baita ere, Galder taldea izango da Gaztetxean 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan.

'Galder' Dut, Kuraia, Berri Txarrak, Bazka eta beste talde batzuetan bateria jotzaile aritutako Galder Izagirre-ren proiektu pertsonala da. Pandemian bere kantu propioak idatzi eta grabatzeari ekin zion. Berak hartu zuen ardura guztia eta 'Esc' izeneko lana Forbidden Records-ekin argitara eman zuen.

Sintetizadoreek pisu dezentekoa hartzen dute eta baita baxuak ere; ez da hain gitarreroa eta hurbilago dago elektronika, post-punk eta pop-rocketik.

Orain, jasotako harrerari esker, zuzenekoak egiteari ekin dio honako formazioarekin: Ilargi Agirre (bateria), Onintze Garcia (gitarra), Haize Carricaburu (teklatuak), Hodei Esteban (baxua) eta Galder Izagirre (bateria, ahotsak eta gitarra).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Hezur berriak' bertso saio musikatua Ana Labakaren liburua auzkezteko bihar

'Hezur berriak' bertso saio musikatua Ana Labakaren liburua auzkezteko bihar