Arrasate
Gaztetxokoak Beldur Etxea antolatu dute asteburuan Gaba Baltzaren atarianEl Diario Vasco
arrasate.
Ostirala, 24 urria 2025, 21:01
Gaztetxokoek Beldur Etxea antolatu gaur eta bihar urriaren 31n ospatuko den Gaba Baltzaren atarian. Ludotekek ere erabiltzaileentzako ekintza berezi ugari antolatu dituzte urriaren 20an hasi eta datorren ostiralera bitartean, tartean, itzalen tailerra, ipuin kontaketa eta sukaldaritza.
Gainera, aurten azaroaren 2an, ipuin kontaketa bat ere izango dute Dorleta Kortazarren eskutik.
Egitaraua
Urriaren 31 egun berezia izango da. Aurten ere Arimen Biltzarra ospatuko dute. Arratsaldeko 18:30ean Biteri arimen elkargune izango da. Bertatik irtengo da Monterroneraino luzatuko den kalejira, bidean hainbat sorpresa aurkiko ditugularik. Behin Monterronera iritsita, arimen biltzarrean batuko dira.
Herritarrak Kukumarroz edota baserritarrez jantzi eta kalera ateratzeko deia egiten dute antolatzaileek, «guztion artean herria alaitu eta jai giroan gozatzeko».
Eguraldi euritsua eginez gero, Arimen Biltzarra Kulturolako aterpean egingo da.
Eguna amaitzeko, TTAK Gazte taldeak girotuko ditu Arrasateko kaleak.
Gaba Baltza batzordea osatzen duten kideek herritarrei gonbita luzatzen diete egitarauan parte hartu eta ondo pasatzera.
Doke Antzerki Eskolak, TTAK gazte taldeak, Arrasateko txistulariak, Goikobaluk, Arrasateko trikitixa eskolak, Ibai Arte elkarteak, Txatxilipurdi Elkarteak eta Arrasateko Udal Ludotekek zein Gaztetxokoek osatzen dute Arrasateko Gaba Baltza batzordea.