
Arrasate-Mondragón
Euskal sorginak eta nafar gipuzkoarrak hizpide Zuztarrak Errotuzen eskutikSecciones
Servicios
Destacamos
Arrasate-Mondragón
Euskal sorginak eta nafar gipuzkoarrak hizpide Zuztarrak Errotuzen eskutikEuskal sorginei buruzko fikziozko errelatoa eta Nafarroako gipuzkoarren milagarren urteurrena izango dira hizpide Zuztarrak Errotuz kultur elkarteak antolatako hitzaldi banatan. Angel Rekalde eta Aitzol Altuna izango dira hizlariak apirilaren 30ean eta maiatzaren 7an hurrenez hurren Kulturateko areto nagusian arratsaldeko 19.00etan.
Angel Rekalde Nabarralde erakundeko koordinatzaileak 'Euskal Sorgina: fikziozko errelatoa' hitzaldia eskainiko du, eta gai horri buruzko klitxe eta topiko ugari hankaz gora jarriko ditu.
Angel Rekalde, Tolosan jaioa, 2001 urtean sortutako Nabarralde Fundazioan ari da hasieratik. Nabarralden «euskaldunon memoria kolektiboa berreskuratu eta ezagutzeko ahaleginean ari gara. Ahanzturaren aitzinean gertatutakoak ikasi baino ez dugu, egungo egoerara ailegatzeko».
Rekalde Soziologian eta Zientzia Politikoetan Lizentziaduna eta Kazetaritzan Doktorea da. Liburu ugari argitaratu ditu dagoeneko, Nafarroako Historia edo Euskal Herriko errealitate politikoa bezalako gaien ingurukoak.
'Euskal sorgina: fikziozko errelatoan', emakume sorginak erlijio arrazoi, eldarnio pagano edo kosmobisio naturalistakin irudikatzen direla gaur egun gogoratzen du, Inkisizioaren papera ahaztu gabe. Baina jasandako bortizkeri hoien errealitatean badaudela ezkutuko beste indar eta motibo anitz azalduko du. Ikertzaile honen esanetan, euskal sorginen inguruan sortutako «hainbat fabulazioren atzean eskutatzen zaigun gakoa espainiar inperioaren esku beltza da». Eta sorginkeria-prozesuak eta erreketak «nafar konkistatu berrien aurkako errepresio gordinean» kokatzen ditu.
Aitzol Altuna galdakaoarra, dagoeneko hainbat aldiz Arrasaten hitzaldiak emandakoa, berriz, ezaguna da bere 'lehoinabarra.blogspot.com'-en oso aspalditik argitaratzen dituen Euskal Herriko historiaren barneko ikerketa lan ugariengatik.
Formazioz, Deustuko Unibertsitatean Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetan lizentziatua, hamarkadak daramatza historia ikerlari lanetan. Nabarralde Fundazioko kide, 'Nafarroako gipuzkoarren mila urte hitzaldian, aurten Gipuzkoa edo Ipuscua-k 'mila urte bete dituela eta' sortutako ospakizunez haratago, mende hartako Nafarroako Erresuma barruan gertaturiko gorabehera politiko eta sozialak errepasatuko ditu, testuinguruaren azterketa eta mapak azalduz.
Aitzol Altuna ikerlariak azaldu bezala, hitzaldiaren lehen zatian «testuingurua eta hasierako lurraldea zein zen baita nola antolatzen zen azalduko da, Gaztelak Gipuzkoan zeuden Nafarroako 11 gazteluak armez konkistatu aurretik». Bigarren zatian, «jatorrizko lurralde honi nola beste lurralde edo tenentzia batzuk gehitu zitzaizkion azalduko da, gaur ezagutzen dugun Gipuzkoa osatu arte. Arrasate-Mondragoez garai hauetan zer dakigun ere komentatuko da».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.