Dragoi Taldeko gimnastek sei domina irabazi zituzten Euskadiko Aerobik Txapelketan
Maiatzak 27tik 29ra Torrent-en (Valentzia) Espainiako Txapelketa parte hartuko dute
DV
Arrasate
Lunes, 11 de abril 2022, 17:18
Igandean Gasteizen jokatutako aerobikeko Euskadiko Txapelketan Dragoi Taldeko gimnastek hainbat domina irabazi zituizten. Euskal Herri osoko gimnastak bildu zituen txapelketan Arrasateko ordezkariek urrea lortu zuten senior, N6 eta N/7 kategoria ezberdinetan.
Hauek lortutako emaitzak:
Step/senior kategorian 1go postua: Nora Marco, Sara Yan Azkarate, Maider Agirreurreta, Zihara Etxebarria, Nahia Irazola eta Maddi Etxagibel.
Bikotetaka/N6 kategoria 1go postua: Uxue Azkue eta Nahia Irazola; 2. postua: Eider Vazquez eta Nira Cid.
Bakarka/N6 kategorian 1go postua: Maddi Etxagibel, 2. postua: Zihara Etxebarria.
Hirukoteka/N7 kategorian 1go postua: Nora Marco, Sara Yan Azkarate eta Maider Agirreurreta.
Hurrengo txapelketa Maiatzak 27tik 29ra Torrent-en (Valentzia) jokatuko den Espainiako Txapelketa izango da.