Borrar
Bi saio izango ditu ikastaroak. DV

Arrasate

Bizikleta elektrifikatzeko ikastaro praktikoa antolatu du Mankomunitateak hilaren 13an

El Diario Vasco

Arrasate.

Osteguna, 4 iraila 2025, 20:19

Comenta

'Nola elektrifikatu nire bizikleta?' ikastaro praktikoa antolatu du Debagoeineko Mankomunitateak irailaren 13an. Ikastaroa doakoa izango da, eta 2 orduko iraupena izango du. Bertan ohiko bizikleta bat elektrifikatzen ikasiko da. Bi saio antolatu dira, biak irailaren 13an (larunbata): lehen saioa 09:30-11:30etara eta bigarrena 12:00-14:00etara. Ikastaroak euskaraz izango dira eta Mankomunitatearen egoitzan (Nafarroa etorbidea 17, Arrasate). Ikastaroetarako izena emateko ondorengo linkean: mugikortasuna.debagoiena.eus.

Ekintza hau Mugikortasun Astearen egitarauaren baitan kokatzen da.

Bestalde, zozketa bat ere egingo da. Mugi txarteletan 20 euro kargatzeko 10 bono zozketatuko dira. Zozketa irailaren 22an egingo da eta parte hartzeko izena emateko linka hau da: mugikortasuna.debagoiena.eus.

Europa osoan bezala, Debagoienean ere irailean ospatuko da mugikortasun astea. Azterketek erakusten dute Debagoienean egiten diren kotxe-bidaien %75 bailara barruko joan etorrietarako izaten direla. Hori dela eta, Debagoieneko Mankomunitatetik adierazi du Debagoiendarrok «eskura dugula emisioak nabarmen jaistea, bailara barruko gure ohiko desplazamenduetarako garraio publikoaren zein bizikletaren erabilera lehenetsita».

Horregatik, Bizikletaz mugitu, autobusa hartu, autoa baztertu, alferrik ez kutsatu lemapean hainbat ekintza antolatu dira.

Bailarako herrietan ekintza ugari antolatu dira mugikortasun asterako. Arrasaten ohiko bizikleta azoka egingo da hilaren 20an. Bezperan, 19an, PlazaBizi jaia egingo da Arimazubin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizikleta elektrifikatzeko ikastaro praktikoa antolatu du Mankomunitateak hilaren 13an

Bizikleta elektrifikatzeko ikastaro praktikoa antolatu du Mankomunitateak hilaren 13an