Arrasate-Mondragón
Biteritik Monterronera arimen kalejira izango da ostiraleanEl Diario Vasco
Arrasate-Mondragón
Asteazkena, 29 urria 2025, 20:41
Arimen elkargune izango da ostiralean 18:30ean Biteri plaza. Bertatik irtengo da Monterroneraino luzatuko den kalejira, bidean hainbat sorpresa aurkiko dituztelarik. Behin Monterronera iritsita, arimen biltzarrean batuko dira.
Herritarrak Kukumarroz edota baserritarrez jantzi eta kalera ateratzeko deia egiten dute antolatzaileek, «guztion artean herria alaitu eta jai giroan gozatzeko». Eguraldi euritsua eginez gero, Arimen Biltzarra Kulturolako aterpean egingo da. Eguna amaitzeko, TTAK Gazte taldeak girotuko ditu Arrasateko kaleak.