Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Igandeko lasterketako ibilbide berria DV
Mendi lasterketak

Arrasate-Udalatx mendi lasterketak ibilbidea aldatu du azken orduan babestutako hegaztiei ez eragiteko

Lehenengoz Anporretako tontorra igoko da eta jarraian lasterkariek Udalatx-eko norabidea hartuko dute. Besaide ingurutik, ordea, ez da lasterketa pasako

DV

Arrasate

Ostirala, 11 apirila 2025, 10:49

Comenta

Arrasate-Udalatx mendi lasterketa natur espazioan burutzen den lasterketa da eta azken orduan administrazioko teknikariek antolatzaileei ohartarazi diete probaren eremuan egon daitezkeen eta babestuta dauden hegaztiei eragin dakiekeela. Modraitz Kirol Klubaren konpromisoa da kirola eta natura uztartzea, «betiere ingurunea zainduz eta bertako biodibertsitatea errespetatuz». Horregatik, eta teknikarien argibideei jarraituz igandeko lasterketaren ibilbidea aldatu behar izan dute.

Lasterketaren ibilbideak ezaugarri berdintsuak mantenduko ditu, distantzia eta desnibelari dagokionez. Berritasun gisa, lehenengoz Anporretako tontorra igoko da eta jarraian lasterkariek Udalatx-eko norabidea hartuko dute. Besaide ingurutik, ordea, ez da lasterketa pasako.

Antolakuntzatik ulermena eta lankidetza eskertu nahi dituzte, eta adierazi ingurumenaren zaintza gure lehentasun nagusietako bat dela. «Gure ingurunea errespetatzea ezinbestekoa da, eta horrelako erabakiek erakusten dute kirol jarduerak naturarekin bateragarri egin daitezkeela ardura eta elkarlanarekin». Lasterketari buruzko xehetasun guztiak Mondraitzen webgunean eguneratuko dira.

https://www.mondraitz.eus/eu/ibilbidea/

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arrasate-Udalatx mendi lasterketak ibilbidea aldatu du azken orduan babestutako hegaztiei ez eragiteko

Arrasate-Udalatx mendi lasterketak ibilbidea aldatu du azken orduan babestutako hegaztiei ez eragiteko