
Aretxabaleta
'Zer da lagun izatea', euskarazko spot lehiaketaren aurtengo galdegaiaSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
'Zer da lagun izatea', euskarazko spot lehiaketaren aurtengo galdegaiaPublizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euspot lehiaketaren aurtengo galdegaia 'Zer da lagun izatea' da. Harrobia landu, talentua erakarri eta publizitatea euskaraz sortzea da lehiaketa honen xedea. Era berean, helburu nagusia gazteak euskarazko publizitatera gerturatzea izango da, Euskal Herrian sortzen den publizitatearen oinarri izan dadin gure hizkuntza.
Astelehen honetan aurkeztu zuten edizio berria Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitateko campusean. Bertan izan ziren Aitor Aldasoro, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Garikoitz Iturbe, Aretxabaletako alkatea; Arantzazu Lagunilla, Arteman Komunikazioko zuzendaria; Maddi Iregi, Bai Euskarari Elkarteko aholkularia; Naiara Okina, Arizmendi ikastolako komunikazio arduraduna; eta Xabi Igoa, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Komunikazio arloko zuzendaria.
Helburu horiekin sortu zen 2012an (14 edizio) Eupot. Nerabezaro bete betean aurkitzen da, eta adin tarte horrek oso bereak dituen ezaugarrietatik abiatuta, aurtengo edizioak adiskidetasun harremanak izango ditu inspirazio iturri. 'Zer da laguna izatea?' gaiari erantzun beharko diote Euspot-zaleen proposamenek.
Gaur gaurko gaia da. Agenda politikoan ere badago gaurko gazteen arteko harreman sanoak sustatu beharra, sareek eragiten dituzten mehatxuak aintzat hartuta, teknologiek ahalbidetzen dituzten komunikazio eta harremanetarako jarrerak, bertatik bertarakoak, harreman inklusiboak, dibertsitateari aurre eginez eraikitzen direnak, eta beste hamaika adibide.
Kanpaina bat egingo balitz, administrazioak edota enpresa pribatu batek sustatuko balu, nolakoa izango litzateke zure proposamen sortzailea? Azken urteotako uztari eutsiz jarraitzen du Euspotek eta aurten ere sekulako babesle eta laguntzaile zerrenda batu da euskarazko spot lehiaketaren deialdira.
Antolatzaileak Aretxabaletako Udala, Arteman Komunikazioa, Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi Ikastola dira, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesarekin eta Bai Euskarari Elkartea eta Music Library-ren laguntzarekin.
Ondo errotutako lehiaketa da Euspot eta orain arteko edizioetan 900 spot inguru jaso dira. Ez dago zalantzarik gaur gaurko gizartean ikus-entzunezkoen eragina izugarria dela eta horren ondorioz ikus-entzunezkoen formatuak interes izugarria eragiten duela, bereziki gazteen artean. Euspot, ordea, ez da soilik gazteei zuzenduta dagoen lehiaketa, asko dira urteetan parte hartu dutenen profila, jatorria eta interesa.
Era berean, egokia da gogoraraztea irudimena eta sormena direla Euspot elikatzen duten iturri nagusiak. Hortaz, lehiaketa irekia da eta edozeinek har dezake parte. Adin eta maila guztietarako sariak daude eta, aurten ere, espero da lehiaketa Euskal Herri osora hedatzea, marka guztiak hautsiz.
30 segundoko iragarki bat sortzea da helburua, gazteen artean harreman osasuntsuak eta errespetuzkoak sustatzeko. Adiskidetasuna balioan jarriko duen spot sortzaile eta originalak bilatzen dituena.
Harreman osasuntsuak funtsezkoak dira garapen integral, sozial eta emozionalerako, eta beharrezkoak dira nortasuna eraikitzeko eta ongizate orokorra lortzeko. Harreman osasuntsu horiek eraikitzeko orduan, lagunek garrantzi handia dute.
Adiskidetasuna errespetua, babesa eta onarpena izatea da, epairik gabe norbera izateko aukera. Harreman horretan lekua eta elkarren laguntza izateko aukera izatea, eta bidea elkarrekin egitearen sentsazioa. Lagun bat altxor bat da, zaindu beharreko harreman estu, sendo eta orekatua.
Euspo Lehiaketaren baitan sari banatuko dira, guztira 3.000 eurotik gora banatuz. Nagusiak hauxek dira: Spotik onena (1.000 euro); Publikoaren saria (500 euro); Gazteen saria (18 urtetik beherakoak, 500 euro); Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
Sari gehigarriak, berriz, ondorengoak: Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro) eta Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).
Parte-hartzaileek maiatzaren 26a bitartean izango dute aukera euren lanak egin eta aurkezteko. Lanen iraupena 30 segundokoa izan behar da gehienez. Aurten ere formatua librea izango da, spota edozein formatutan grabatu ahal izango dela: horizontalean ala bertikalean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.