Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Lanek hilabete iraungo dute.

Aretxabaleta

Urkuluko ingurunean bide seguruak eta irisgarritasuna bermatzeko lanak abiatu dituzte

Kepa Oliden

aretxabaleta.

Ostirala, 5 abendua 2025, 20:27

Comenta

Udalak Urkuluko ingurunea hobetzeko eta txukuntzeko lanak hasi ditu, erabiltzaileen segurtasuna, irisgarritasuna eta erosotasuna bermatzeko. Aurreikusi den epea hilabetekoa izango da, gutxi gorabehera.

Urkuluko urtegia inguratzen duen bidean 2010.urtetik egurrezko hesi eta seinale ugari jarri ziren, metro dezente inguratuz. Urte luzez mantentze-lanik egin ez denez, hesi gehienak egoera oso kaxkarrean daude gaur egun.

Egoera horren aurrean, Udalak hainbat alderdi aztertu ditu interbentzioa diseinatzeko orduan: batetik, hesiak konpontzeak ekarriko lukeen aurrekontua eta etorkizuneko mantentze-gastuak; bestetik, segurtasuna eta erabiltzaileentzako irisgarritasuna eta erosotasuna.

Balorazioa kontuan hartuta, eta hobekuntzak lehenetsiz, hiru interbentzio egingo dira. Batetik, bigarren presa inguruan eta mahaiak dauden inguruko hesiak kendu. Urtegiaren aldera ematen duten hesiak kenduko dira. Horri esker, bigarren presara doan bidea nabarmen zabalagoa eta seguruagoa izango da, eta mahaiak dauden ingurunea txukunago geldituko da.

Bigarrenik, komuna dagoen eremu azpiko hesiak berritu: Koska handia dagoen eremu honetan segurtasuna bermatzeko asmoz, hesi zaharrak berriztu egingo dira.

Azkenik, mahaiak eta bankuak dauden eremuan, hondatutako elementuak konpondu: Mahaiak eta banku berriak jarriko dira, erabiltzaileentzako atsedenleku segurua eskaintzeko.

Interbentzio honekin, Udalak Urkuluko ingurunea nabarmen txukuntzea, segurtasuna areagotzea eta erabiltzaileentzako bideak irisgarriagoak egitea espero du, inguru natural horren gozamena erraztuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urkuluko ingurunean bide seguruak eta irisgarritasuna bermatzeko lanak abiatu dituzte

Urkuluko ingurunean bide seguruak eta irisgarritasuna bermatzeko lanak abiatu dituzte