Borrar

Aretxabaleta

Urbaltzeko bazkideek eta Montferrikoek 6. topaketa egingo dute asteburuan

El Diario Vasco

aretxabaleta.

Miércoles, 11 de junio 2025, 21:09

Urbaltz elkarteko bazkideek eta Tarragonako Mont-ferri herriko bizilagunek seigarren topaketa egingo dute asteburu honetan. Egitaraua ostiraletik igandera luzatuko da ekintza ugarirekin. Ostiralean 21:00etan egingo diete harrera bisitariei. baina aurretik, eta giroa berotuz joateko, UPyD taldearen kontzertua izango da 20:00etan eta bertako produktuekin egindako pintxo dastatzea 20:30ean.

Zapatuan, herri bazkaria izango da 14:30ean, baina aurretik, goizean bi ekitaldi izango dituzte aukeran: Arantzazu ezagutzeko irteera eta txalaparta ikastaroa. Gauerako, berriz, bola-txapelketa antolatu dute 22:30ean hasita. Eta domekan, topaketa amaitzeko, Aretxabaletako txokoak ezagutzeko aukera izango dute, Aitor Antxia Leturiak gidatuta.

Montferri, Kataluniako herri txiki bat da. Unai Iturriotzen hitzetan, «Urbaltz Elkarteko bazkide batzuen harreman pertsonala medio, elkar-truke ekimena planteatu zen. Horrela, 2019ko otsailean hemendik hara autobuskada bat joan ziren eta 2019ko ekainean alderantziz, handik hona beste autobuskada bat; adin guztietako montferritarrak etorri ziren: ume, gazte, heldu eta nagusi». Pandemia dela-eta 2020 eta 2021ean ezin izan zuten topaketarik edo elkar-trukearik egin, baina 2019an sortutako harremana mantendu zuten eta ahal zutenenean elkar-trukea berreskuratu zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urbaltzeko bazkideek eta Montferrikoek 6. topaketa egingo dute asteburuan