Borrar

Aretxabaleta

Txistu hotsak indartsu, Leintz bailarako Txistulari Egunean

Asteartea, 28 urria 2025, 20:10

Comenta

Txistu hotsak indartsu entzun ziren zapatuan Aretxabaletako kaleetan. Leintz bailarako txistulari eguna ospatu zuten bailarako musikariek Loramendi txistulari taldeak antolatuta. 35 inguru lagunek osatutako taldeak goiz partean kaleetan ibili ziren, eta eguardian, komentuko lorategian eskaini zuten kontzertua. Pieza alai eta herrikoiak jo zituzten; besteak beste, zortzikoa, fandangoa, habanerak, boleroa, polka... Bailarako txistulariak bildu, elkar ezagutu eta abestiak eta esperientziak partekatzeko egun alaia izan zen larunbatekoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txistu hotsak indartsu, Leintz bailarako Txistulari Egunean

Txistu hotsak indartsu, Leintz bailarako Txistulari Egunean