Iker Larrea korrikalaria 129. sailkatu da Behobia-Donostia lasterketan
Iker Larrea izan zen azkarrena domekan Behobia-Donostia lasterketan parte hartu zuten hamaika korrikalari antzuolarren artean. Hogei kilometroko ibilbidearen bukaeran 129. helmugaratu zen honako denborarekin: 1h10:50. Azkar joan zen.
Bere adinekoen mailan, beteranoetan hain zuzen, 29. sailkatu zen. Proba honetan eskarmentua du Larreak eta maratoietan ere lehiatutakoa da, marka politak sinatuz gainera.
Emakume antzuolar bakarra aritu zen, Amaia Arana Madariaga. Bere markak, 1h54:28, 14.653. postua eman zion. Kontuan hartu behar da hogeita hamar mila lagun inguru abiatu zirela Behobiatik.
Mutilei dagokienez, Unai Kortabarria izan zen bigarren antzuolarra (394. lekuan, 1h15:32) eta Julian Ramirez de Okariz, hirugarrena (2.039. tokian, 1h26:36).