Barberito zenari omenaldia eta Arrolaren ereserkiaren aurkezpena, ekaina hasieran
Mendi elkarteak eta txistulari taldeak batera antolatuko dute ekitaldia zapatu baten
Arrola mendi elkarteak bere 50 urteak ospatzeko 2022 osorako antolatu duen egitarauak etena du aste hauetan, Aste Santuko eta Pazko Asteko opor egunek eragindakoa. Hauek pasatu ondoren helduko die zuzendaritza batzordeak hurrengo ekitaldiei. Maiatzean zer eta zela martxan jarri izango dute esku artean bileretan.
Eta aurreragorako, ekainerako hain zuzen, ekitaldi garran-tzitsua dute aurreikusita. Jose Inazio Jauregi 'Barberito' zenari omenaldia eskainiko diote elkarrekin Arrolak eta txistulari taldeak. Bietako kide eta sustatzaile izan zen. Saio berean Arrolaren ereserkia aurkeztuko dute. Barberito gogoan izateko emanaldia eskainiko du txistulari taldeak.
Zehazteke dute zein egunetan egin. Baina Arrolako arduradunek azaldu dutenez, «ekainaren hasieran izango da ziurrenik, kontuan hartuta hil horretako bigarren hamabostaldian San Joan festa eta zenbait auzotako jaiak ospatzen direla». Asteko zein egunetan egin erabakita dute: «Zapatuan. Gaur egun domeka baino aproposagoa da horrelako ekitaldi batentzat».
Bestalde, Arrolaren historia jaso duen liburuaren ehun ale saldu dira eta beste 50 kaleratuko dituzte. Maiatzean ekarriko dituzte, baita, jendeak enkargatutako urtemugaren kamisetak.