Estangaren ikuskizun berria: 'Errimatuz, garenera arrimatuz'
PPLL
Jueves, 27 de marzo 2014, 01:46
Oskar Estanga bertsolari eta musikariak hip-hop giroko ikuskizuna sortu du: 'Errimatuz, garenera arrimatuz'. Batik bat nerabe eta gazteengan pentsatuz egin du, eta Lanku enpresaren bidez kaleratuko du. Lehen emanaldiak Getxoko institutu batean (apirilak 2 eta 3) eta Lekunberriko Kantinan (maiatzak 11) izango ditu.
Hip-hop tankerako kantu batzuk prestatu ditu Estangak, eta haiek herriz herri eskaini nahi ditu, oinarri musikalen eta gitarraren lagun-tzarekin. Baina kantatu ez ezik, hitz egin ere egingo du Estangak. «Kantuei buruzko azalpenak emango ditut, nondik datozen-eta. Izan ere, kantuetako batean Kurt Cobain eta Txirritari buruz dihardut, eta beste batean galdetzen dut: zer naiz ni, baserrikoa? fabrikakoa?», adierazi zuen atzo.
Estanga Lekunberrin bizi da. Magisteritza musikalean diplomatua da Nafarroako Unibertsitate publikoan. Jendaurreko bertsogintzan 1991n hasi zen.