Borrar
BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

Murgiako saio ederrean bost bertsolarik egin dute aurrera

Sustrai Colina nagusitu zen atzo, elkarlanak jositako jaialdi bizi batean. Urruñeko bertsolariak ez ezik, Gaztelumendi, Mendiluze, Agirre eta Fredi Paiak ere lortu zuten txartela

BIANDITZ IRAOLA

Lunes, 18 de noviembre 2013, 02:10

Sustrai Colina nagusitu zen atzo Murgian, saio bikaina eginda. Elkarlaneko lan ugari entzun zen ofiziotan, eta erantzun biziak puntuari erantzunez. Kartzelako lanean ere izan zen bertso ederrik, baina gaiari heltzerako garaian arin ibili ziren gehienak. Gauzak horrela, Colinak ezezik, saria izan zuten gehienek, atzoko saioko seitik bost sailkatu baitziren bigarren itzulirako.

Elkarlan horren adibide gisa, Unai Agirrek eta Sustrai Colinak zortziko txikian egindako lana. Haurrak ikasgela berean zituzten gurasoak ziren. Aurreko astean, larri zebilela-eta, Colinak bere haurra jasotzeko eskatu zion Agirreri. Harrezkero beti berandu agertzen zen urruñarra. Hernaniarra kargu hartzen hasi zitzaion: «». Colinak umeagatik egiten zuela esan zion: «». Agirrek «» bota zion, eta Colinak «». Aitarekin arrazoitzerik ez, eta andrea aipatu zion orduan hernaniarrak: «». Colina ez zen asko ikaratu: «».

Esan bezala, ordea, hasieratik izan zen atzoko saioa bizia. Zortziko nagusian Beñat Gaztelumendik eta Xabier Silveirak eman zioten hasiera saioari. Banandutako bi aita ziren, eta haurraren zaintza bikoteek zuten. Sinadura bila zebiltzan zaintza parteka-tzeko. «» hasi zen Gaztelumendi. Silveirak ildo horretatik jarraitu zuen: «». Ederki aprobetxatu zuen añorgarrak bide hau: «». Baita lesakarrak hau ere, harilkatzen jarraitzeko: «».

Puntuari erantzuten besteen gainetik aritu zen Colina. Hara lehenengoa: «». Ez zen bakarra izan, ordea. Fredi Paiak honela eran-tzun zuen lehena: «».

Algortarra Aitor Mendiluzerekin aritu zen seiko motzean, eta elkarlan bikaina egin zuten, beste behin ere. Moda argazkilariak ziren, eta kamerino batean modelo bat ikusi zuten kokaina hartzen. Mendiluzek argazkiak egin nahi zizkion, baina Paiak ez egiteko eskatu zion. Andoaindarrak argazkiekin zer egin nahi zuen esan zion: «». Algortarrak, bere paperari finegi heldu ez bazion ere, segituan ikusi zuen aukera: «». Mendiluzek nondik joko zuen antz eman zion: «».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Murgiako saio ederrean bost bertsolarik egin dute aurrera

Murgiako saio ederrean bost bertsolarik egin dute aurrera