'Zero Zabor Lurralde' izateko pausoa eskertuz
PPLL
Martes, 26 de marzo 2013, 01:08
Uda sasoiko eguraldia lagun, dozenaka pertsona elkartu ziren igande eguerdian herriko pilotaleku eta plaza inguruan, atez ateko hondakin bilketaren alde emandako pausoa eskertzeko helburuz egindako ekitaldian. Gipuzkoa, Goierri eta Legorretako Zero Zabor taldeetako ordezkariek hartu zuten parte ekimenean, baita ere Mikel Mendizabal, Jexux Mari Jauregi 'Altzo Txiki' eta Odei Lopez bertsolariek, Takolo pailazo ezagunak eta Ibon magoak. Pintxoa eta salda dastatzeko aukera izan zen.