Zaborren bilketari buruz hitz egiteko Herri Batzarra asteazkenean ospatuko da
GALILEA
Viernes, 25 de enero 2013, 01:41
Hurrengo asterako, eta zabor bilketa gai bezala hartuta, herri batzarra ospatzeko deialdia luzatu du Ezkio-Itsasoko Udalak.
Zabor bilketaren sistemaren inguruan aldaketak gerta daitezke eta honen inguruan dauden aukerak eztabaidatuko dira bertan: zabor bilketaren eredu ezberdinak aztertu eta herritarren zalantzak argituko dira, hau batzarran hitz egingo den gai bakarra izanik.
Batzarra asteazkenean, urtarrilaren 30ean ospatuko da, arratsaldeko 18:00etan, Santa Lutzi auzoko Anduaga Etxean (Udaletxean).
«Gaiak duen garrantzia ikusirik, herritar guztiak animatu nahi zaituztet bertara hurbildu eta gaia era egokiagoan ezagutzera», dio Garikoitz Aiesta alkateak.