Zero Zabor Zumaian taldea ostiral honetan aurkeztuko dute
PPLL
Domingo, 20 de marzo 2011, 04:59
Ekitaldia Forondan egingo da eta bi zatiz osatuko da. 18:00etan herriko eragileekin bildu eta itunaren sinadurari ekingo diote. Jarraian, 19:00etan taldea sortzeko arrazoiak, dituen helburuak eta egin nahi duten bidea aurkeztuko dituzte. Amaitzeko, hiri hondakinen inguruko solasaldia izango da. Horretarako Hernanin Zer Zabor taldeko Peio Zupiria eta Usurbilgo atez ateko jarraipen batzordeko Joxe Mari Irazusta etorriko dira.