Borrar
Atez Ateko bilketa sistemaren bidez %28,43 gaika biltzetik %88,6 biltzera pasa da Usurbil 2 urtetan.
USURBIL

Birziklapen portzentaia %88,6 izan da 2010ean

Pasa den ostiralean udaleko ingurumen teknikariak emandako datuen arabera horixe izan zen atez ateko sistemaren bidez bildutakoa

JOSU ARANBERRI

Domingo, 20 de marzo 2011, 04:59

Aste honetan, Ibon Goikoetxeak, Usurbilgo Udaleko ingurumen teknikariak, 2010eko Atez Ateko bilketaren datuak aurkeztu ditu. 'Hiri hondakinen kudeaketan aitzindaria den herriak', gaikako bilketan %88,60ko portzentaia izan duela adierazi du. Iazko otsailaz geroztik, Usurbilek poligono industrial eta merkatalgune handietako (Urbil) hondakinak atez ate jasotzen ditu. Aurretiaz jasotzen ziren komertzio eta herri hondakinei lotzen zaie, horrela, poligonoetakoa, herriko hondakinei erantzun integral bat emanez.

2008an, Usurbilen, atez ateko hondakinen bilketa abiarazi aurretik, hondakinen %28,43 biltzen zen modu selektiboan. 2009ko martxoaren 16an, atez atekoarekin hasi ondotik, %82,33ko birziklatze mailara heldu zen urte hartako batezbestekoa. 2010ean, aldiz, azken datu hori gainditu egin da poligonoen barneratzearekin, hondakinen %88,60 selektiboki kudeatuz.

Hargatik, 2008an, 3.766 tona kudeatzetik, 2010ean, poligono eta merkatalgune handiak barne, 3510 tona kudeatzera igaro da Usurbilgo Udala. Goikoetxeak, kudeaketara industrigune eta merkatalguneak gehituta, 'Usurbilek beste urrats bat eman' duela esan du, hiri hondakinen kudeaketa integral bat egiten duen lehen herria dela azpimarratuz.

Udalaren esanetan egungo gizartean dugun arazo larrienetakoa da hondakinena, eta horri irtenbidea topatzea da eskuartean duten erronka. «Usurbilen, ohitura aldaketa txiki eta erraz batekin, lortu egin dugu: ohiko edukiontzi sistema alde batera utzita, egun, hondakinak atez ate biltzen ditugu».

Beraien esanetan Atez ateko bilketa da hondakinak kudeatzeko modurik onena, «gure osasuna eta ingurugiroa arriskuan jartzen ez dituen sistema bakarra baita, eta usurbildarron lehentasuna gure eta gure ondorengoen osasuna da».

Atez ateko bilketari esker birziklatze-mailak irauli egiten direla ziur daude, beraz, «ez da zaborrik sortzen. Usurbilen, hondakinen %28 birziklatzetik %88 birziklatzera heldu gara. Gainera, sortzen dugun errefusa apurra aise eta zentzuz kudeatzeko modukoa izatea lortu dugu. Atez atekoa hondakinak biltzeko sistema eraginkorra eta iraunkorra da, eta zabortegi kutsagarriak zein erraustegi toxikoak ez direla beharrezkoak frogatzen du». Usurbildarrok, elkarlanean, hitzetatik ekintzetara pasatu garela diote. «Elkarlanean dago atez ateko bilketaren arrakastaren gakoa eta horren isla dira lortutako emaitzak. Guztiona da gure hondakinen eta gure osasunaren ardura, guztiok gara arazoaren zati eta irtenbidearen parte».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Birziklapen portzentaia %88,6 izan da 2010ean

Birziklapen portzentaia %88,6 izan da 2010ean