Borrar

Donostiarrek Udal konpostatzaileen Erregistroan izena eman dezakete online

Izen-ematea Joko Garbiaren web orrian egin daiteke, non etxean kospostatzen duten familiak zenbatuko diren

iratxe muñoz

Lunes, 4 de agosto 2014, 15:42

Donostiarrek online izena emateko aukera dute Udal konpostatzaileen Erregistroan, hau da, etxeko konposta egin ahal izateko erregistroan, abuztuaren 4tik aurrera. Inolako dokumentaziorik aurkeztea beharrezkoa ez denez, eskaera egitea izapide erraza izango da.

Helburua ahalik eta familia gehien etxean konpostatzera animatzea da, Axier Jakak, ingurumen zinegotziak, esan duenaren arabera. «Udala urrats sendoak ematen ari da hondakin organikoak kudeatzeko, sistema integrala ezartzeko, eta bertan etxeko konpostajea prebentzio arloko lerro nagusia da», esan du. «Bosgarren edukiontziarekin egin genuen bezala, herritarren esku jartzen dugu konpostatzaileen erregistroan online izen-ematea».

Izen-ematea Joko Garbiaren web orrian (jokogarbia.donostia.org) egin daiteke, non etxean kospostatzen duten familiak zenbatuko diren, gauero eguneratuko den zenbagailu batean. Orain 500 familia besterik ez dira, baina 2016rako 2.000 izatea espero da.

Behin Biohondakinen Prebentziorako Ordenantza onartuta, konpostajearen bi moduak eta konpostatzen dutenei diruz laguntzea ahalbidetuko da. Beraz, izena emateko titularraren kontu korrontearen zenbakia eskatuko da, gerora diru laguntza ematea errazagoa izan dadin.

«Etxeko konpostajearen bidez, batez beste, familia batek 208 kg/urte murrizten ditu etxeko hondakinak, eta 52 kg konpost lor ditzake, baratzean edo lorategian erabiltzeko», esan du Jakak, konpostajearen garrantzia azpimarratu nahian.

Etxean Konposta!

Aurreko otsailean 'Etxean Konposta!' kanpaina jarri zen abian, etxean lursail txikia duten familiei etxeko konpostajea sustatzeko. Jadanik 166 dira partaideak, SanMarkon konposta egiten zuten 334 familiak tartean daudelarik.

2.900 dira lorategia edo berdegunea duten konpostajea egiteko etxe potentzialak. Udal teknikariak kanpainaren berri emateko etxebizitza horiek bisitatzen ari dira.

Izena ematen dutenek prestakuntza tailerretan parte hartuko dute eta 360 litroko konpostatze ontzia emango zaie, aholkularitzarekin batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Donostiarrek Udal konpostatzaileen Erregistroan izena eman dezakete online