Jon Martin oiartzuarrak finalaurrekoetarako txartela lortu zuen Seguran

Jon Martin bertsolaria. / DV
Jon Martin bertsolaria. / DV

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen bi kanporaketak jokatu dira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Pasa den asteburuan Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bi kanporaketa izan ziren pasa den asteburuan, bata Seguran eta bestea Leitzan. Segurakoan izan genuen Jon Martin oiartzuarra bertsotan, Unai Gaztelumendi, Nerea Elustondo, Felix Zubia, Ander Fuentes eta Beñat Iguaranekin batera.

Lanak ugari bete zituzten bertsolariek: binaka, hiruna bertso zortziko handian lehenik eta zortziko txikian gero; banaka, lehen puntua emanda, zortziko txikian; berriro ere binaka hamarreko txikian; eta, azkenik, kartzelako lana. Azken honetan, oiartzuarrak txapelketan nahi baino okerrago aritu den bertsolariaren gorputzetik aritu zen. Kartzelakoarekin lanak bukatuta, puntuazioaren berri eman zuen epaimahaiak; Jon Martinek jaso zuen puntuaziorik altuena, 673,5 puntu lortu zituen. Honenbestez, finalaurrekoan aritzeko txartela lortu du Jon Martinek, Bastidan ariko da hilaren 28an.

Dagoeneko, bi anai-arreba oiar-tzuarrak Bertsolari Txapelketa Nagusian aurrera doaz. Biak sailkatu dira finalaurrekoetarako-eta. Arkaitz Oiartzabal 'Xamoa' izango dugu hurrengo oiartzuarra Txapelketan. Larunbat honetan izango du kanporaketa, Zumaian 17:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos