Martin anai-arrebak Bertsolari Txapelketa Nagusian aritu dira

Jon Martin.
/J.M. LÓPEZ
Jon Martin. / J.M. LÓPEZ

Jon pasa den larunbatean aritu zen Bastidan eta Alaia, berriz, herenegun Irunen

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiak aurrera darrai, BECeko finala du helmuga abenduaren 17an. Pasa den asteburuan eta asteazkeneko jai egunez txapelketako finalerdiak jokatu dira.

Larunbateko saioa, urriaren 28an, Bastidan izan zen. Bertan izan genuen Jon Martin oiartzuarra. Saioaren garailea Sustrai Kolina izan zen 705,5 punturekin. Oiartzuarrak saio ona egin bazuen ere, ez zuen puntu askorik lortzerik izan, laugarren postuan gelditu zen 671 punturekin.

Bigarren itzulian aritzeko txartela eskuratu du zuzenean Colinak eta Amurrioko saioan oholtzaratuko da berriz ere azaroaren 19an. Gainerako bertsolariek lehen itzuliko beste saioetan gertatzen denaren aiduru egon beharko dute.

Herenegun aritu zen Alaia Martin oiartzuarra Irungo finalerdian. Aurkari gogorrak zituen Martinek oholtza gainean. Bertso politak egin zituen, baina ez zuen aurkariek hobeto egin zutela erdietsi zuen epaimahaiak. Maialen Lujanbio izan zen saioaren irabazle garbia, 750 punturekin. Alaia Martin, berriz, anaia bezala 4. postuan geratu zen 651 punturekin.

Maialen Lujanbiok eskuratu ditu puntu gehien eta hala hernaniarra zuzenean sailkatu da hilaren 26an izango den Donibane Lohizuneko saiorako, finalaurrekoen 2. itzulian.

Fotos

Vídeos