Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Juan Zelaia 2003an, Gipuzkoako Urrezko Domina orduko ahaldun nagusi Joxe Joan Gonzalez de Txabarriren eskutik jaso zuen ekitaldian.

Juan Zelaia enpresaburu eta euskal kulturaren sustatzailea hil da

96 urte betetzear zela hil da hainbat enpresa sortu eta kudeatzeagatik ez ezik euskal kulturaren inguruko ekimen ugari sostengatzeagatik errekonozimendu ugari jasotako enpresaburu eta mezenas oñatiarra

m. imaz

Miércoles, 10 de agosto 2016, 13:27

96 urte betetzeko egun gutxi falta zitzaiziola zendu da 1920eko abuztuaren 26an Oñatin jaiotako Juan Zelaia Letamendi euskal enpresaburu eta mezenasa. Bi alderdi horiek uztartu ditu, alegia, bere ibilbide jorian, eta sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu alor batean zein bestean.

Enpresaren munduari dagokionez, bada bat, Tximist pila-lantegia, gero Cegasa izango zena, bereziki identifikatzen duena, aitak beste sozio batzuekin batera 1934an sortutako enpresa berak kudeatu baitzuen 1959 urtetik. Hala ere, lehenago zen hasia familiak zeukan eraikuntza negozioan lanean. Garai hartan Bilbon egiten ari zen ingenieritza ikasketekin uztartzen zuen beharra, Euskonews&Media aldizkariak 2000. urtean egindako elkarrizketa luzean beraxek gogoratu zuen bezala. Elkarrizketa horrentxatxe argitzen du, halaber, zergatik bera zen Celaya eta Ameriketako familia, berriz, Zelaia.

Hurrengo hamarkadetan beste alor batzuetara hedatu zuen Juan Zelaiak enpresa-jarduera: plastikozko ontzigintzan, Cegasari oso lotuta sortu zen Tuboplast; hondakinen tratamenduan, Hidronor; elikagaien sektorean, Ulacia kontserbak... Ardogintzan, berriz, Gasteiz eta Oñati artean bizi zen Zelaia Lan ardoen jabea izan zen 2001 urtera arte, eta ahalegin berezia egin zuen halaber jaioterrian, Oñatin, txakolingintza sustatzeko.

Horretarako, ardogintzaren alorreko proiektu pertsonalena abian jartzeko, alegia, jaioterria hautatu zen 91 urte zituela urtetan aurrera joan arren lanean jarraitzen zuen ekintzaile beteranoak. Han Upaingoa txakolina ekoizten duen Upain upategia sortu zuen izengoiti horixe zeukan Zelaiak.

Kirolean, berriz, balentria gutxi izango dira euskaldunak lehen aldiz Everestera eraman zituen Tximist espedizioa bezain ezagunak, nahiz eta beste modalitate batzuk ere sostengatu zituen, hala nola txirrindularitza.

Euskal kulturaren alorrean, bestalde, edonon aurki daitezke haren urrats eta ekarpenak. Euskalgintzako hainbat enpresa eta ekimeni eskainitako laguntzaz gain, Juan Zelaiak sariak eta bekak sustatu izan ditu, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren bitartez horietako asko, 1995 urteaz geroztik.

Horren guztiaren truke, makina bat sari eta errekonozimiendu jaso ditu azken hamarkadetan Juan Zelaia zendu berriak. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzak emandako Lan Onari saria, Gipuzkoako Urrezko Domina, Abbadia saria, Durangoko Argizaiola preziatua...

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Juan Zelaia enpresaburu eta euskal kulturaren sustatzailea hil da

Juan Zelaia enpresaburu eta euskal kulturaren sustatzailea hil da