Borrar
Eibarren jokatu berri den Gipuzkoako finaleko irudia.

Txirrita gogoan, haren jaioterrian bilduko da bertsoaren harrobia

Bertsolaria hil zela 80 urte betetzean, Ereñotzun egingo da Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala

dv

Domingo, 1 de mayo 2016, 09:49

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Ereñotzun (Errenteria, Gipuzkoa) izango da aurten, ekainaren 4an. Aurreko egunean Txirrita hil zela 80 urte beteko dira eta bertsolariaren jaioterrian bertan ospatuko da eskolartekoaren festa handia, tartean finala ere.

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak jakinarazi duenez, 11.00etan hasiko da bat-batekoaren finala. Bertsotan herrialde bakoitzeko bi bertsolari aditzeko aukera izango da. Finalista denek ere, sari nagusia Gabonetan egingo den 'Ahots baten sormen' egonaldia izango dute: bertan aukera izango dute antzerki mundutik, kantagintzatik zein literaturatik datozen euskal gazteekin elkartzeko, aterpetxe batean.

Ondoren, 14.00etan Larre-gain sagardotegian bazkaria egingo da, eta erromeria emanaldi berezia izango da bazkalostean, Xabier Solano, Jonmari Beasain, Sergio Ordoñez eta Harkaitz Bastarrikaren eskutik. Bazkarirako txartelak jada salgai daude www.bertsosarrerak.eus webgunean. Herrialdeetatik autobusak jarriko dira Ereñotzura eta sagardotegira.

Bertso eskoletako 15-18 urte bitarteko gazteek hartzen dute parte Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, bat-bateko txapelketan. Aurten, guztira, 88 gazte aritu dira kantuan, Euskal Herri osoan egingo diren 11 saiotan.

Nafarroa eta Gipuzkoa izan dira goiztiarrenak eta jada ospatu dituzte eskolartekoari loturiko jaiak. Hala, erabaki dute zeintzuk ariko diren Euskal Herriko finalean: Nafarroatik, Joanes eta Xabat Illarregi, eta Gipuzkoatik, Beñat Mujika eta Aizpea Garmendia.

Maiatzaren 21ean egingo dute eskolarteko azken eguna Arabari eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoari dagokionez. Aramaioko Kultur etxean izango da bata, 11.00etatik aurrera, eta Harparneko Zinema gelan bestea, 14.30ean. Bizkaian, maiatza osoan kanporaketak egiten aritu ostean, maiatzaren 22an egingo dute azken eguneko ospakizuna, Getxoko Fadura aretoan, 12.00etan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txirrita gogoan, haren jaioterrian bilduko da bertsoaren harrobia

Txirrita gogoan, haren jaioterrian bilduko da bertsoaren harrobia