Borrar
Hernaniko saioko irudia.

Hurrengo saioa, Donostian

EHUren campusean ariko dira astearte honetan bertsolari euskaldunak, inprobisatzaile sardiniarrak, Herrialde Katalanetako ordezkariak eta 'dengbej' kurdua

dv

Lunes, 18 de abril 2016, 10:40

Herriz herri, aurrera darrai 'Europa bat-batean' egitasmoari dagokion udaberriko girotze-birak. Igandean Hernaniko Biteri kultur etxea bete zuten entzuleen izan zuten herrialde desberdinetatik etorritako inprobizatzaileen lana dastatzeko aukera. Hurrengo zita Donostia da, astearte honetan, apirilak 19. Gainerako saioak bezala, arratsaldeko 19:00ean hasiko da.

UPV/EHUren Donostiako campusean kokatuta dagoen Ignacio Maria Barriola zentroan lau herrialdetako inprobisatzaileak elkartuko dira. Euskal Herritik, Oihana Bartra eta Sustrai Colina bertsolariak. Sardiniatik, Simone Monni eta Paola Dentoni inprobisatzaileak, ahots laguntzaileak Stefano Cara eta Michele Deiana direlarik; Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak Ferriol Macip eta Mireia Mena izango dira, Marcelo Marimon musikariarekin batera. Zinar Ala kurdua ere izango da bertan, eta Haritz Casabal arituko da gai-jartzaile. EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzako Hedakuntza zerbitzuak antolatu duen ekitaldia doakoa da, baina aurrez gonbidapena eskuratu behar da gi-kultura@ehu.eus helbidean.

Saio goxoa Hernanin

Aurreko saioari esker elkarri neurria hartuta, emanaldi beroa eskaini zuten igandean Hernaniko Biterin sardiniarrek, kurduak, katalanek eta euskaldunek. Ariketa berriak eta musika tresna ezezagunak ezagutu zituzten ikus-entzuleek, Zinar Alak kaxarekin lagundutako ospakizun kantuak edota sardiniarrek ekarritako launeddas musika tresna kasu.

Etxekoak Maialen Lujanbio eta Arrate Illaro izan ziren; Sardiniatik Simone Monni eta Paola Dentoni cantadoriek errepikatu zuten, Stefano Cara eta Michele Deiana ahots laguntzaileekin batera; Herrialde Katalanetatik Christian Simelio eta Anaís Falcó corrandistak aritu ziren, Gerard Diez musikariarekin batera; eta Zinar Ala izan zen ordezkari kurdua. Saioa Maite Berriozabalek gidatu zuen eta itzultzaile lanetan jardun ziren Renato Capocchia, Miren Ibarluzea eta Irati Majuelo. Mintzola Ahozko Lantegiarekin eta Donostia 2016rekin batera, Hernaniko Udalak antolatua zen emanaldia.

.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hurrengo saioa, Donostian

Hurrengo saioa, Donostian