Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Berriro ere herritarren aurrean izango ditugu Errazkin eta GHK-ko buruak.
Gipuzkoako Foru Aldundia herritarren aurrean izango da hauen kezkak argitzeko asmoz

Gipuzkoako Foru Aldundia herritarren aurrean izango da hauen kezkak argitzeko asmoz

Herri gunean eta auzoetan izango dira bilera hauek

K. ARRIZABALAGA

Miércoles, 22 de octubre 2014, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurreko astean izan zen bezala, hurrengo asteotan Foru Aldundiko arduradunak (Errazkin, Ingurumen diputatua eta GHK-ko buruak) berriro ere zestoarren aurrean izango dira azalpenak eman eta hauen galderei erantzuteko. Bilera hauetan informazio zabalagoa eskainiko da eta bideoak ere emango dira «hobeto azaltzeko Osinbeltzeko proiektua herritarrei».

Lehenengo bilera hurrengo asteartean izango da, urriak 28, Zestoan, kiroldegian eta hurrengoak Iraetako Gure Ordeka elkartean (urriak 30ean), Aizarnako Kultur Etxean (azaroak 4), Arroagoko Kultur Etxean (azaroak 6) eta Arroabeko Kultur Etxean (azaroak 11). Bilera guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira eta herritar guztiak daude gonbidatuak bertara joan eta parte hartzera.

Guraso izaten ikasten

Nerea Mendizabal psikopedagoga eta gizarte hezitzailearen eskutik guraso eskola ikastaro berri bat martxan jartzekoa da taldea osa-tzen bada. Hilean bi orduko saioak izango dira. Goizeko 10:15etik 12:15era izango dira saioak eta pertsonako 140 euro ordaindu beharko da (210 euro bikoteko). Interesatuak lehenbailehen jarri Nerearekin harremanetan 628859282 telefonora deituta edota nereamendi@gmail.com helbidera idatzita.

Behobia probarako autobusa

Zestoako Atletismo Taldeak antolatuta, aurten ere autobusa izango da azaroak 9an ospatuko den Behobia-Donostia maratoi erdia proba famatuan parte hartu nahi dutenentzat. Nahi duenak jadanik izena eman dezake Zestoako kiroldegian. Izena ematerakoan 10 euro ordaindu beharko dira. Autobusa, 7:15ean irtengo da, gurutzetik.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios