Zestoako eaj-pnvk balorazioa ezkorra egiten du zabor bilketaren sistema berriaz
Udalari eskatzen dio aurreko edukiontzien sistemara itzultzea
K. ARRIZABALAGA
Domingo, 3 de agosto 2014, 00:05
Zestoako EAJ-PNVk jakinarazi du bere balorazio ezkorra zabor bilketaren sistema berriari buruz eta udalari eskatzen dio birpentsatzea eta aurrez zegoen edukiontzien sistemara itzultzea.
Alderdi jeltzaleak adierazi du legealdi honetako helburutzat duela elkarbizitzaren alde lana egitea, ezertarako balio ez duten eztabaida eta tirabirak alde batera utziaz eta testu inguru honetan sinatu zela Bildukin hondakinak biltzeko akordioa. Horrela, esan du «hilabete baino gehiago daramagu bilketa sistema berriarekin eta ulertzen genuen hasiera batean arazo batzuk sor zitzakeela sistema berrira egokitze eta koordinatze prozesuak eta zuzentzen joango zirela guztion ekarpen, ahalegin eta fede onez. Denbora pasa ahala, ordea ikusi dugu arazoak gutxitu beharrean handitzen doazela. Ez arazo teknikoak bakarrik , baizik eta lan horretan ari diren pertsonalaren aldetik ere, gauzak jakinaraztekoan, presioak, salaketa meatsuak eta abar. Jokaera hauek, inori mesede egiten ez dion tentsioa eta haserrea sortu dute bizilagunengan. Gainera zenbait kasutan proposatutako irtenbideak benetan barregarriak eta zentzugabeak dira" azpimarratu du.
Ildo berean dio «ikusten ari gara ia ordu guztietan Zestoako kaleetan zaborrak daudela eta honi gehitzen badiogu kaleen garbiketa ez dela egokia ondorioztatu genezake herria lehen baino narrasagoa dagoela».
Hau horrela, Zestoako EAJk balorazio ezkorra egiten du ezarri den sistemaz eta «gaienera ez da ari betetzen Bildukin sinatutako akordioaren filosofia. Bere egunean genion bezala, sistema hau zestoarrontzat ez da erosoagoa, libreagoa eta merkeagoa eta galdetzen dugu ea zertan edo nori egiten dion mesede sistema honek».
Amaitzeko honokoa jakinarazi du «guzti honengatik, eskatzen diogu bai Udalari eta baita ere Bilduri bilketa sistema birpentsatzea eta aurrez geneukan edukiontzien bidezko sistemara itzultzea, honek, bere osotasunean betetzen bai du Zestoako Bildukin sinatu genuen akordioa».