Borrar

Mantendu egiten da gaika bildutako hondakin kopurua

PPLL

Viernes, 1 de agosto 2014, 00:27

Aurtengo lehen sei hilabeteko «hondakin bilketa datuen balorazio positiboa» egiten du Udalak. Iazko datuekin alderatuta, mantendu egin dira bai guztira bildutako hondakin kopurua, bai eta gaika bildutako portzentaia ere. «Estatistikoki aldaketa handirik egon ez den arren, badira aipatzeko moduko joera batzuk. Lehenik eta behin, guztira bilduriko hondakin organiko kopurua %5 jaitsi da iazko datuekin alderatuta» diote. Pentsa zitekeenaren kontra, «jaitsiera horrek ez du beste horrenbesteko igoera bat eragin errefusan, eta auzokonpostan eta autokonpostan egindako bultzadari dagokio» azaldu dute.

«Beste datu aipagarri bat: ontzi arinen birziklapen tasak %10 egin du gora. Dena den, oraindik lan handia dago egiteko gaikako bilketan, herri gisa jasangarriak izango liratekeen bilketa selektibo tasetara heltzeko, udalbaltzarrak gehiengoz onartu bezala eta hondakinen mahaiko oinarrietan zehaztu bezala. 'Birziklatu zalantzarik gabe' kanpainaren baitan, herritarrei hondakinen banaketa egokiari buruzko informazioa emateaz arduratu den brigada bat izan da lanean, herriko hainbat edukiontzitara gerturatzen zirenei zalantzak argitu eta informazio gida bat emanez» esan dute. Brigadetan parte hartu dutenek «balorazio positiboa egin dute. Herritarrek zituzten zalantzak argitzen laguntzeaz gain, gaiaren inguruko kezka nagusiak identifikatzeko balio izan baitu. Datu horiek baliagarriak izango dira hondakinen kudeaketari buruz hemendik aurrera egingo diren lanetan».

Bestalde, «hondakinak gaika banatzearen garrantziaz jabetzen laguntzeko, udalak bi panel jarriko ditu merkatu plazan. Panel batean karakterizazio baten datuak ikusi ahal izango dira. Beste panelean berriz azken hilabeteko birziklapen tasaren berri emango da. Datu hau hilabetero aldatuko da» azpimarratu dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mantendu egiten da gaika bildutako hondakin kopurua