Borrar

Mankomuni-tatetik argituz

LEIRE ETXANIZ

Miércoles, 30 de julio 2014, 00:08

Mankomunitatetik hainbat puntu argitu nahiko genituzke: 1.- Egoitza Azpeitian dago, betidanik. Estatutuen lehenengo artikuluak argi dio,edonoren esku daude eta Lapatxen helbide soziala Azpeitiko Enparantza Nagusia 5ean dago. 2.- Hain zuzen, Azpeitian kokatzen den Lapatx Zabortegian du helbidea Mankomunitateak. Tamalez, 2009. urtean bere bizitza luzatu ondoren Gipuzkoan geratzen den 3 zabortegietako bat baita Azpeitikoa. 26 urte bete ditu eta bailarako herri guztiei eman die zerbitzua. Horregatik, Aizarnazabal, Beizama, Bidania-Goiatz, Azkoitia, Azpeitia, Errezil eta Zestoako udalek (Mankomunitatea osatzen dutenek) tasa bat ordaintzen diote Lapatxi hondakinak bertan uzteagatik. Horrenbeste egiten dute Gipuzkoatik Lapatxera zaborra ekartzen duten beste herri askok. Eta diru-sarrera hauei esker egingo da egoitza berria, eta ez Azkoitiko Udalak ordainduta. Beraz, gezurra da Azkoitiko Udalak 700.000 euro ordaindu beharko dituenik. 3.- Mankomunitateak langileria propioa hasi du, efizientzia eta zerbitzuak hobetzeko. Hain zuzen, pribatizatutako eta azpikontratatutako zerbitzu oso garestiak zerbitzu publiko askoz merkeagoz ordezkatuz, eta lanpostuak sortuaz. Horrela, 2011ean zituen 6 langiletik (eta ez 1) handitu dira lanpostuak. 4.- Beharrezkoa du egoitza egokia zerbitzua ondo eskaintzeko. Eta bere zerbitzuak egoitza horretatik bailara osoari eskainiko dizkio, Urola-Kostakoak Zarautzen duen egoitza bezala, edo Goierrikoak Sasietako egoitzan. Egoitza berria egin beharrean ez al da eraikuntza zahar bat konpontzea hobe? Eta zerbitzua ez al da egokiago herriko erdigunetik eskainita? 5.- Hartu diren erabaki guztiak gardentasunez hartu dira. Mankomunitatean EAJ-PNVk badu ordezkaritza, baina nolatan ez da orain salatzen dituen «interesak» defendatzera agertu? Azkoitiko EAJ-PNV ordezkaria bilera bakarrera joan da 3 urtean, eraketako lehen bilerara bakarrik. 6.- Azkoitiko eta bailarako beste inongo herriek ez dute ordainduko egoitza berritzea, Udalek ez dute aparteko dirurik jarriko. Eraikina Lapatx zabortegiak ordainduko du, eta bertako diruak azkoitiarrez gain hondakina botatzen dituzten gipuzkoar guztiek jartzen dute. Gezurra da, beraz, Azkoitiko Udalak dirurik jarri behar duenik. Azkoitiko EAJ-PNVk Azkoitiko Udal Gobernua gutxiesten saiatu da, edozerk balio duela bozka batzuen bila, baina errealitatea beste bat da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mankomuni-tatetik argituz