Borrar
Unai Gaztelumendik sortu du ZirTok lehiaketako logoa.  

ZirtTok, euskarazko umore errimatua sare sozialetan sustatzeko lehiaketa

Bideoak apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte igo daitekze TikTok-era

I. Altuna

Donostia

Ostirala, 31 martxoa 2023, 17:29

Comenta

Zirtoa erantzun errimatu barregarria da, edozein elkarrizketetan bat-batean erabili litekeena. Zirtoak egiten dituena zirtolaria da. Eta ZirTok, zirtoa oinarri duen TikTok-eko lehiaketa da. Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Hiru Damatxok eta Bertsozale Elkarteak antolatu dute elkarlanean, TikTok sare sozialean euskarazko umore errimatua sustatu asmoz.

Parte hartu nahi dutenek umore errimatuko bideo laburrak sortu beharko dituzte, izan banaka, binaka edo taldeka. ZirTok-en 13 urtetik gorako edozeinek har dezake parte, eta parte hartzaile bakoitzak nahi adina bideo igo ditzake TikTok sare sozialera, betiere Zirtok kontua etiketatuta. Bideoak apirilaren 1etik maiatzaren 31ra bitarte sortzeko aukera izango da eta lan sarituak ekainaren 16an jakinaraziko dira.

Hiru modalitate egongo dira: bata, lehiaketarako propio sortu diren TikTokeko filtroak erabiliaz, bat-batean zirtoa edo erantzun errimatua sortzea da. Bigarren modalitatean, berariazko filtroak erabiliko dira, bat-batean puntuari erantzuteko. Eta hirugarren modalitatea, esketx errimatuak sortzea da (zirtoka, puntuka, kopletan, rapeatzen… edo nahieran). Eredu desberdin horien bideoak ikusgai daude TikTokeko ZirTok kontuan, eta baita www.zirtok.eus helbidean ere.

Bideoak telefono mugikorrez grabatu daitezke eta formatu bertikala izan behar dute. Denbora aldetik laburra behar du izan eta ezin dute egile eskubideak dituen irudirik edo musikarik izan. Lehiaketatik kanpo geratuko dira pertsonen pribatutasun eta irudi eskubideak urratzen dituzten bideoak, baita umore baztertzailekoak ere.

Sari nagusia, epaileek emango dutena, 500 eurokoa izango da. Gainera, esketx errimatuen modalitatean, bat-bateko zirtoen modalitatean eta bat-bateko puntu erantzunen modalitatean 250 euronako sariak izango dira. Horietaz gain, zozketaz ere beste 250 euroko saria banatuko da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco ZirtTok, euskarazko umore errimatua sare sozialetan sustatzeko lehiaketa

ZirtTok, euskarazko umore errimatua sare sozialetan sustatzeko lehiaketa