Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Larraulen bildu dira lehenengo txandan parte hartuko duten gazteak. Bertsozale Elkartea

Udaran bertsotan gozatzeko aukera

Uztailean zehar 159 gaztetxok parte hartuko dute Bertsozale Elkarteak antolatzen dituen udalekuetan

I.A.

Donostia

Asteartea, 9 uztaila 2024, 12:30

Comenta

Asko dira opor garai honetan gazteentzat antolatzen diren udalekuak. Hizkuntza berriak ikasteko aukera eskaintzen dute batzuk, kirola praktikatzea dute helburu beste batzuk, eta bertsotan aritzeko parada dutenak ere badira. Bada, dagoeneko Bertso Udalekuak abian dira.

Larraulen bildu dira aste honetan lehen bertsozale gazteak, eta ondoren, uztaila bukaera arte, txandaz txanda elkartuko dira Bidarrain, Zuhatzan eta Uitzin. Aurten ere, Bertsozale Elkarteak adin desberdinetako gazteentzat antolatu ditu udalekuak, ikasten jarrai dezaten beste giro batetan, bertso eskoletatik kanpo.

Izan ere, Bertsozale Elkartetik azaldu dutenez, parte hartzaileen %80a bertso-eskola bateko kideak dira, eta behin Zuhatzan Bertso Udalekuak lehen aldiz probatuta, ondorengo txandetan partaideen %75 dira Bertso Udalekuetara etortzea berriz hautatu dutenak. Guztira 159 gaztetxok hartuko dute parte 26. edizio honetan, Euskal Herriko herrialde guztietaik etorritakoak. Beraikin 34 hezitzaile izango dira. Egonaldi guztietan bertsolariak izango dira bisitan, gaztetxoekin jolastu eta bertsotan aritzeko afalosteko giroan.

2024ko txanda

9-18 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak elkartuko dira uztailean zehar txanda desberdinetan, adinaren arabera. 12-13 urte bitarteko gazteen egonaldia izango da lehena; Larraulen egingo da uztailaren 8tik 14ra. Bigarren txanda uztailaren 15ean hasiko da eta 24an bukatuko da; 16-18 urte bitarteko gazteak elkartuko dira Bidarrain (Behe Nafarroan). Zuhatzan (Araban) elkartuko dira uztailaren 24tik 28ra 9-11 urte artekoak eta Bertso Udalekuen azken txanda Uitzin (Nafarroan) izango da. Bertako aterpetxean bilduko dira 14-15 urteko gazteak uztailaren 25etik 31ra.

Bertsozale Elkarteak antolatzen ditu Bertso Udalekuak, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeak, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin eta Irizarren laguntzarekin.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udaran bertsotan gozatzeko aukera

Udaran bertsotan gozatzeko aukera