

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Viernes, 2 de mayo 2025, 12:14
Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloa, CIMASUB, Gipuzkoako hiru herritan murgilduko da maiatzean, ozeanoen edertasuna, biodibertsitatea eta kontserbazioa ospatzeko. Hain zuzen, Errenterian, Zumarragan eta Astigarragan zinema emanaldiak eta erakusketak antolatuko dira hilabete honetan.
'Irudi bakoitza, konpromiso bat. Begirada bakoitza, aukera bat' lelopean, «artea, zientzia eta ingurumenarekiko kontzientzia uztartzen dituen ikus-entzunezko esperientzia paregabe honekin bat egitera gonbidatzen zaitugu», adierazi dute antolatzaileek.
Honela, herri bakoitzean hiru zinema saio burutuko dira, itsas mundua ikuspegi desberdinetatik ezagutzeko aukera eskainiko dutenak, biodibertsitatea, jasangarritasuna eta ozeanoko bizitzaren giza dimentsioa. Bestalde, itsas kontserbazioarekin konprometitutako argazkilariek harrapatutako irudien erakusketa ikusteko aukera ere izango da, non espezie, paisaia eta une paregabeak jasotzen dituzten.
Txikizikloak ere bere lekua izango du, eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzako urpeko munduarekiko jakin-mina pizteko egokitutako hitzaldi eta filmeak izango dira. Azkenik, adinekoentzat zuzendutako proposamen berezia ere antolatu da, zinemaren, emozioaren eta memoria partekatuaren bidez itsasora hurbiltzeko.
Errenteriara hamabigarrenez iritsiko da CIMASUB. Hain zuzen, maiatzaren 5, 12 eta 19an izango dira itsaspeko zinema emanaldiak Niessen Kulturgunean, 19:00etan hasita (haurrei zuzendutako itsaspeko txikizikloa maiatzaren 5ean izango). Argazki erakusketa, aldiz, Ibaiaren Etxean (Fanderiako errotan) izango da ikusgai maiatzaren 25era arte, 11:00etatik 20:00etara (astearteetan izan ezik)
Zumarraga bigarren aldiz bisitatuko du Itsaspeko Zinema Zikloak. Emanaldiak maiatzaren 13, 20 eta 27an aurreikusi dira Zelai Arizti Aretoan 19:00etan, eta argazki erakusketak maiatzaren 13tik 27ra zabalik izango dira C.I. Antio-La Antigua eta Zelai Arizti Kulturetxean. Txikizikloa maiatzaren 20an izango da Zelai Arizti Aretoan eta Adinzikloa 13an (17:00) Argixao Egoitzan.
Azkenik, lehenengo aldiz, Astigarragan ere izango da itsaspeko mundua ezagutzeko aukera. Kasu honetan, zinema emanaldiak Erribera Kulturgunean eskainiko dira hilaren 14, 21 eta 28an, 19:00etan, eta bertan ikus ahal izango da argazki erakusketa ere maiatzaren 14tik 28ra. Itsaspeko Txikizikloa 19an izango da. Adinziklorako data oraindik ez dute zehaztu, baina Astigarragako Eguneko Zentroan burutuko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.