Borrar
Dena prest dago gaur Baigorrin izango den kontzertu bikainerako. Urmuga

Zabalik

Musika bidea egiten doa Urmugan

Donostiako orfeoia, Et Incarnatus Orkestra eta Eltzegor taldea dira gaurko protagonisak Baigorrin

DV

Donostia

Igandea, 23 uztaila 2023, 18:28

Comenta

Donostiako Orfeoia José Antonio Saiz Alfaro zuzendaritzapean, Eltzegor taldearen Sasitik sasira kantataren estreinaldia eta ET Incarnatus Oorkestraren saioaz disfrutatzeko aukera izango dute mendizale eta musikazaleak gaur Baigorrin. Urmugak antoaltu duen hitzordu berezienetakoa izango da gaurkoa, baina izan dira eta izango dira gehiago aurtengo egitarauaren arabera.

Badira egun batzuk martxan jarri zela aurtengo Urmugaren ibilbidea. Hilaren 12an abiatu ziren eta 30era hainbat jaialdi burutu dira eta burutuko dira. Euskal Herria Mendebaldetik Ekialdera zeharkatzen duen mendi ibilaldi musikatuan 19 mendiko etapa ibiliko dira eta 20 musika emanaldi eskainiko dira. Horietatik sei izango dira sarrerarekin

Programatuta dauden 20 musika emanaldi horiei, bidean modu inprobisatuan sor litezkeenak gehituko zaizkiela aditzera eman dute antolatzaileek. Era guztietakoak izango dira: intimoagoak, berritzaileagoak, herrikoiagoak eta erraldoiak ere bai. Euskal Herriko artista ezagunak, goi mailakoak, eskarmentudunak nahiz gazteak eta estilo ugaritakoak. Et Incarnatus Orkestrak egokitutako partiturekin, guztira kanta ezagunen 100 adaptazio berri baino gehiago taularatuko dira. Eskaintza berezia da, oso berezia: ohar honen amaieran duzue egitarau osoa.

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, musika mendian jo, bizi eta entzuteak sortzen duen herri giroa eta giro artistikoa parekorik gabeko esperientzia dira. Gainera, Urmugak aukera ematen du Euskal Herriko lurralde guztietako bailarak, herriak, mendiak eta parajeak ezagutzeko. Urmugak azpimarratu du ekimenaren herri izaera: antolakuntzan talde, elkarte, norbanako, erakunde, artista, mendizale eta musikazale ugarik hartu dute parte, bolondresek, herri egileek eta ekintzaile askok eta askok, euskal geografia eta errealitate guztietakoak. Urmuga herri proiektu artistiko kolektiboa da, natura, herria eta musika batzen dituena. Euskal Herria josiko du, beste behin, Urmugak, Mendebaldetik Ekialdera, garena eta izaten ari garena izan nahi dugunarekin eta izango garenarekin lotuz.

Gaur Baigorrin dira eta asteartean berriz, Orbaizetako Azpegi aterpetxean arratsaldeko 18:00etan mikrokontzertua antiolatuta dago, 'Mozart Urmugalari' izenburupean. Gelditzen diren kontzertuetarako sarrerak salgai daude internetez edo kontzertuetan bertan egun berean ere erosi ahal izango dira, nahiz hainbat salmenta puntutan ere. Antolatzaileek, dena den, internet bidez aldez aurretik erostea gomendatu diete urmugazale guztiei. Kontzertu handi horien ondoren, Eusko Label produktuek eskainitako jan eta edanak dastatzeko aukera egongo dela gogorarazi dute.

Helduentzat 20 euro eta 16 urtetik beherakoentzat 5 eurotan eskuratu ahal izango dira sarrerak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Musika bidea egiten doa Urmugan

Musika bidea egiten doa Urmugan