Borrar
Maurizio Prato bere saria jasotzen Estrasburgon egin zen kongresuan. CIC Biomagune

Maurizio Prato Ikerbasque irakaslearen lana saritu dute

Materialen Ikerketarako Europako Elkarteak materialen zientzian egindako ekarpenak aintzatetsi ditu

DV

Donostia

Astelehena, 10 uztaila 2023, 17:20

Comenta

Maurizio Prato CIC biomaGUNE zentroko Ikerbasque ikerketa irakasle eta AXA katedradunak 'E-MRS 5-Year Materials Impact Prize' izeneko saria jaso du, materialen zientzian egindako ekarpenengatik. Materialen Ikerketarako Europako Elkartearen (E-MRS) aitorpen nagusia da, eta bost urtean behin ematen zaie arlo horretan aurrerapen nabarmenak egin dituzten zientzialariei. Hala, materialen zientziaren garapenean nabarmen lagundu duen talde esklusibo bateko kide da orain Maurizio Prato, CIC biomaGUNEtik jakinarazi dutenez.

Saria emateko ekitaldia Estrasburgon (Frantzia) egin zen, Udaberriko Konferentzian, non Pratoren lana aintzatetsi zuten, egindako ikerketengatik eta ikerketok materialen zientzian izan duten eraginagatik.

Pratok biziki eskertu du saria eta bere hitzetan «sari garrantzitsuak jasotzea da gure ikerketan ahalegin are handiagoa egitera bultzatzen gaituen bitartekoa. Gure lana oso garrantzitsua da guretzat, eta gure bizitza pertsonalaren kaltetan egiten dugu lan maiz, baina hau bezalako sari garrantzitsu bat jasotzen dugunean, ontzat jotzen dugu egindako ahalegin guztia. Benetan merezi izan duela esan nahi du«.

Bere ibilbidean zehar, Pratoren lanak materialen zientziaren hainbat alderdi irauli ditu, nanoteknologiaren eta karbonoan oinarritutako materialen esparruan batez ere. Bere ekarpenen artean, nabarmentzekoa da karbonozko nanohodi berrien eta haien aplikazioen garapena. Hala ere, bere taldeak azkenaldian ikerketak zabaldu ditu eta beste material mota batzuekin ere ari dira lanean, esate baterako, perilen bisimidekin (pigmentu organiko batzuk dira). «Gure ekarpenen artean, nabarmentzekoa da, zalantzarik gabe, bizkarrezur muinaren lesioetako konexio hautsia birkonektatzeko saioa edo fotosintesi artifizialaren azterketa, zeinaren emaitza lagungarri izan bailiteke egungo energia krisiari erantzuteko«, azaldu du.

Maurizio Prato Paduako Unibertsitateko Kimika Organikoko Sailean hasi zen ikertzaile gisa 1983an. 1992an, Triesteko Unibertsitateko Farmazia Fakultateko Kimika Organikoko irakasle elkartu izendatu zuten, eta irakasle titular izatera iritsi zen 2000n. 2015etik CIC biomaGUNE ikerketa kooperatiboko zentroko Ikerbasque ikerketa irakaslea eta AXA katedraduna da. ERCren bi laguntza garrantzitsu jaso ditu, 2008an eta 2020an.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Maurizio Prato Ikerbasque irakaslearen lana saritu dute

Maurizio Prato Ikerbasque irakaslearen lana saritu dute