Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga

Galdetu botikan

Ostirala, 10 martxoa 2023, 14:07

Comenta

Botika moñoñora sartu, eta galdetu egiten dut. Ezagutzen nautenez, bezero handia bainaiz, izkina batean aulkitxo bat daukat nire izenarekin eroso-eroso eser nadin. Ez dut enbarazurik egiten han. Farmakopeari beha egoten natzaio adi-adi, botikei, farmazialarien bular oparo goxoei. Tentsioa hartzen didate noiznahi, bezeroak sartzen direnean galdetu egiten diet ea zer daukadan, zer hartu behar nukeen osoro osatzeko. Aspirinak bihotzerrea igotzen dit begi-ninietara, optalidona droga zikina da, har ezazu litioa gau-beranduan, supositorioak ez du kalterik egiten, denetarik entzun behar izaten dut, baina inork ez dit errezetarik egiten. Botagura ipintzen zait urretxindor bat ikusten badut, ea ba zer patologia den hori; negarra etortzen zait begietara ostiaka egurtzen badut lagun hurkoa, ea ba zer diagnostiko duen jokabide horrek... Ongi nagoela, primeran eta guztiz katoliko, horixe entzun behar izaten dut behin eta berriz ordea, eta fonendo batekin berotzen dizkidate bizkarrak gurutzebidean. Gero, aulkitxotik erortzen bainaiz beti decubito prono, ahoz ahokoa egiten didate bularrekin, eta pleura gobernatzen didate botika-ostean, eta nik ezetz esaten diet neskato bata zuridunei, laga nazatela bakean nire gogo-bahitze goxoan, sendabide horrek ez duela nigan eraginik batere, ez naizela gehiago etorriko ezer galdetzera, eta orduan negar egiten dugu lauok, marruka bezain dotoreziaz, eta zortziak joko dute laster.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Galdetu botikan