Las diez noticias clave de la jornada

Hezkuntza inguruneetan desinformazioari aurre egiteko europar proiektu baten buru izango da EHU

Hainbat hezkuntza ingurunetako irakasleei alfabetatze mediatiko eta informatiboari buruzko ezagutzak, tresnak eta materialak ematea du helburu

DV

Donostia

Domingo, 11 de febrero 2024, 20:37

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) Europako 'QYourself' proiektu berritzailearen buru izango da. Europar Batasuneko Erasmus+ programak finantzatuko du proiektua, eta desinformazioari aurre egitea du helburu, hainbat hezkuntza ingurunetako irakasleei alfabetatze mediatiko eta informatiboari buruzko ezagutzak, tresnak eta materialak emanez.

Publicidad

EHUko iturriek jakinarazi dutenez, ekimenak 250.000 euroko finantzaketa eta bi urteko exekuzio epea izango ditu -2023ko azarotik 2025eko urrira bitarte-, eta desinformazioaren fenomenoari aurre egiteko premiagatik sortu da, «arazo larria baita hori gaur egungo gizarte demokratikoan, oro har».

Proiektuaren barruan, aliantza estrategikoa egin da erronka horri aurre egiteko funtsezkoak eta osagarriak diren EHUko bi jakintza arloren artean, kazetaritzaren eta hezkuntzaren artean, hain justu. Horrela, 'QYourself' proiektuko lantaldean EHUko irakasleak eta ikertzaileak daude, bai Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritza Sailekoak, bai Bilboko eta Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateetakoak.

EHUren arabera, hezkuntza inguruneetan alfabetatze mediatikoko gaitasunak garatzeko neurriak hartzeko premiak bultzatuta sortu da da 'QYourself', irakasleekin lankidetza estuan. Proiektuan, irakasleentzako hezkuntza baliabide irekiak sortuko dira, ikasgelako desinformazioaren fenomenoari aurre egin eta ikasleen pentsamendu kritikoa pizteko asmoz.

«Azken batean, desinformazioaren aurkako entrenamendu praktikoa izango da 'QYourself', gogoetaren bidez egindakoa, eta, kazetaritza metodoan oinarritutako tresna digitalak ezarriz, edukia eta iturriak hautatzeko eta informazioaren azken itxura erabakitzeko prozesuak barneratzen lagunduko du», azaldu dute proiektuko ikertzaile nagusiek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad