Borrar
Gotzon Barandiaran, 'Galbahea' poema liburuaren aurkezpen egunean, maiatzean. Usoz
Gotzon Barandiaranen 'Galbahea' poema liburua, entzungai

Gotzon Barandiaranen 'Galbahea' poema liburua, entzungai

Audio-liburua argitaratu du Susak, idazlearen belaunaldikide diren kulturgileekin elkarrizketa betean

I. Altuna

Donostia

Miércoles, 16 de abril 2025, 12:24

2024ko maiatzean argitaratu zuen Susa argitaletxeak Gotzon Barandiaranen hirugarren poema liburua: 'Galbahea'. Bertan, «orain barrura, orain kanpora» begiratuz eta maitasuna «ardatz» izanda, galbahea igaro dio bere belaunaldiari, idazleak aurkezpenean azaldu zuenez. Belaunaldikideen zein horien sorkuntza lanekin izandako «elkarrizketak transkribatuta» ondutako lana izan zela adierazi zuen. «Aireratu ahal izateko» globotik lasta bota zuela azaldu zuen eta, hala, «memoria ariketa» bat egin. «Atzera begiratzeaz eta etorkizunean ekiteaz idatzi diet gure belaunaldiari eta neure buruari», onartu zuen.

Bada oraingoan, pausu berri bat eman eta liburuko poemak entzuteko eran grabatu ditu Barandiaranek, belaunaldikide eta euskarazko literatur eta musikagintzan lanburkide dituenekin elkarrizketa betean.

Audio-liburu honetan Ainara Lasa, Josu Landa, Juanra Madariaga, Uxue Alberdi, Harkaitz Cano, Iraia Etxebeste, Jose Luis Otamendi, Itziar Ugarte, Oier Guillan, Andoni Tolosa Morau, Leire Lopez Ziluaga, Mikel Elorza, Iratxe Retolaza, Itxaro Borda eta Gorka Urbizu ere aritu dira poemak errezitatzen. Azkenburuko, Imanol Ubedak, poema bat kantatu du. Horrez gain, Lander Bilbaok, hiru ahaire sortu ditu, liburuaren soinu-banda gisa.

'Galbahea' poema liburua zuzenean entzuteko aukera era izango da, izan ere, liburuaren irakurraldia antolatu dute Susa argitaletxeak, Apoa poesia irakurle-taldeak eta Azpeitiko udal liburutegiak elkarlanean. Hitzordua ekainaren 8an jarri dute, 18:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gotzon Barandiaranen 'Galbahea' poema liburua, entzungai