
Etnografia ondarea
Galbahe bekarako proposamenak aurkezteko epea datorren astean amaituko daSecciones
Servicios
Destacamos
Etnografia ondarea
Galbahe bekarako proposamenak aurkezteko epea datorren astean amaituko daI. A.
Donostia
Viernes, 18 de abril 2025, 12:28
Igartubeiti Baserri Museoak eta San Telmo Museoak etnografia ondarea ikertzeko eta zabaltzeko Galbahe ikerketa eta dibulgazio beka jarri dute abian lehen aldiz. Beka bi erakundeen bilduma etnografikoetan oinarrituko da, euskal landa-gizartea aztertzeko diziplinarteko berrinterpretazioa edo elkarrizketa proposatzeko. Galbahek sei hilabeteko iraupena izango du eta ekaina eta azaroa bitartean garatuko da.
Parte hartzeko, eskatutako dokumentazioa posta elektronikoz bidali beharko da, apirilaren 25a baino lehen: igartubeiti@gipuzkoa.eus eta bekaren ebazpena 2025eko maiatzaren 16tik aurrera jakinaraziko da.
Deialdia Gipuzkoan erroldatutako adinez nagusi diren eta Gizarte Zientzia eta Humanitateetako unibertsitate-ikasketak dituzten banakako pertsonei edo lantaldeei zuzenduta dago. Ikerketa egiteko formatua irekia da, interesdunek beren proposamena aurkeztuko dute formatu irekian: argitalpena, erakusketa, topaketak, eztabaidak, etab. Proiektua euskaraz egingo da eta, nahi izanez gero, gaztelaniara ere itzuliko da. Egiten diren lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute.
Deialdiaren helburua ondare etnografikoari buruzko dibulgazio-proiektuak garatzen laguntzea da, ondare horren gizarteratzea sustatzeko. Bekak euskal kulturaren aztarna materialak berrinterpretatzen eta begirada eta diskurtso berriak formulatzen baita ondare eta herentzia hori zabaltzen ere lagundu nahi du.
Ekimena bi erakundeek lankidetzan gauzatu dute Gordailuaren (Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroa) aholkularitzarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.