Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Itziar Lazkano, Sofía Otero, Estibaliz Urresola eta Patricia López Arnaiz, Berlinalen. AFP

Euskal zinemak 21 ekoizpen aurkeztuko ditu Malagako Zinemaldian

Estibaliz Urresolaren '20.000 erle espezie' filma Sail Ofizialean proiektatuko da

DV

Donostia

Osteguna, 9 martxoa 2023, 17:37

Comenta

Malagako Zinemaldia zinema iberoamerikarraren erakusleiho nagusietako bat da. Martxoaren 10ean hasi eta hilaren 19ra bitarte, jaialdiak eta MAFIZ industria guneak 21 euskal ekoizpen aukeratu dituzte hainbat ataletan esku hartzeko, eta horietatik 14 emakumeek zuzendu dituzte. Honela, Sail Ofizialean Estibaliz Urresola Solagurenen '20.000 erle espezie' filma proiektatuko da; pelikularen Espainia mailako estreinaldia izango da, Berlinalen lortutako arrakastaren ondoren, non Sofia Otero protagonistak Zilarrezko Hartza irabazi zuen bere interpretazioagatik.

Zineuskadi elkarteak jakinarazi duenez, Biznaga sarietako bat eskuratzeko lehiatuko dira Alejandro Rojasen eta Juan Sebastian Vasquezen 'Upon Entry', Felix Viscarreten 'Una vida no tan simple' eta Silvia Munten 'Las buenas compañías'. Gainera, film laburren atal ofizialean Leire Apellanizen 'La concha' ikusi ahal izango da, Albert jasangarritasuneko zigilua lortu duen Euskadin filmatutako fikziozko lehen film laburra da. Halaber, Zinebiko azken edizioan parte hartu zuen Mikel Uralderen 'Hormak' proiektatuko da, bai eta Estibaliz Urresola Solagurenen 'Cuerdas' ere. Bestalde, Animazine Sail Ofizialak emakumearekin lotutako auzi sozialak jorratzen dituen Sonia Estevezen 'Txotxongiloa' film laburra eskainiko du.

Cinema Cocina sailean Beñat Gerekaren 'Itsasoak pizten gaitu' proiektatuko da, Getariak itsasoarekin duen harremana aztertzen duen dokumentala. 'Emakumeen eskubideak azpimarratuz' atalean ere euskal ordezkaritza izango da, eta Alejandra Bueno de Santiagoren 'Ezohikoak' ikusteko aukera izango da. Cineforumek Ana Murugarrenen 'El hotel de los líos. García García 2' filmaren proiekzioa hartuko du.

MAFIZ industri gunea

Bestalde, Malagako Zinemaldiko MAFIZ industria gunean ere euskal partaidetza nabarmena izango da. Spanish Screenings saileko Regional Hub atalean, Ainhoa Andrakaren eta Zuri Goikoetxearen 'Cabeza y corazón' izango da ikusgai, bai eta Iratxe Fresnedaren 'Tetuan'.

Neo Screenings sailaren barruan beste bi euskal proiekzio izango dira: 'La quietud en la tormenta', Alberto Gastesiren lehen lana, eta 'My Way Out', Izaskun Arandiak 'The way out' Londresko transgenero klubari buruz egindako dokumentala. Era berean, Malaga Short Corners atalaren barruan Sonia Estevezen 'Malkoak' film laburra proiektatuko dute.

Spanish Screenings sailaren eta, zehazkiago, Animation Day delakoaren WIParen baitan, Isabel Herguera zuzendari donostiarraren azken proiektua ezagutzeko aukera izango da, 'El sueño de la Sultana' da, nazioarteko hainbatWIPetan parte hartu eta saritua izan dena. Bestalde, Animation Day-ko Market Screenings saioetan, Nuno Beatoren 'Los demonios de Barro' emango dute.

Next From Spain sailak, aldiz, Nagore Eceizaren 'If You Wish To Make An Apple Pie' azken lana hartuko du. Albertina Carriren 'Caigan las rosas blancas' genero gaietako road-tripak ere parte hartuko du, eta, azkenik, Málaga Work In Progress España atalean, Duero ibaiaren ertzean 50 urteko bi emakume elkartzen dituen 'Sobre todo de noche' proiektuarekin izango da Victor Iriarte.

Ohi bezala, Basque.Audiovisual ekimenak euskal ikus-entzunezkoen sektoreko berritasunak ezagutaraziko dituen erakusgunea izango du Malagan. Gainera, euskal ekoizpenen sareko katalogoaren bertsio eguneratua aurkeztuko da berriro eta www.basqueaudiovisual.eus webgunean ere eskuragarri egongo da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal zinemak 21 ekoizpen aurkeztuko ditu Malagako Zinemaldian

Euskal zinemak 21 ekoizpen aurkeztuko ditu Malagako Zinemaldian